84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

110/2005 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2005-2006 ikasturteko titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko Lege Organikoaren 81.3 b) artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateak ezarriko ditu titulu ofizialak eskuratzeko ikasketei dagozkien zerbitzu akademikoen prezio publikoak, Unibertsitateko Koordinazio Kontseiluak ezarritako mugen barrenean.

Araudi hori oinarritzat harturik, bidezko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek, 2005/2006 ikasturtean, ordaindu beharreko zenbatekoak finkatzea, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainontzeko eskubideen truke.

Unibertsitateko Koordinazio Kontseiluak Batzorde Mistoaren eta Koordinazio Batzordearen bilkurak egin zituen maiatzaren 10ean eta 11n, eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko Lege Organikoaren 81.3 b) artikuluak xedatzen duenarekin bat, Koordinazio Batzordearen maiatzaren 10eko bilkuran (2005eko maiatzaren 24ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") 2005-2006 ikasturterako prezioak igatea erabaki du: gutxienez 100eko 3,5 (urtetik urterako KPIa) eta gehienez 100eko 7,5 (KPIa gehi 100eko 4).

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak proposatu eta justifikatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2005-2006 ikasturterako prezioen igoera 100eko 5,5ekoa izatea (legeak baimendutakoaren 100eko 2 gutxiago).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeko 18. artikuluarekin bat, prezio publikoak jaso behar dituen organoa zer departamenturen menpe dagoen, harexek ezarri edo aldatuko ditu, organoak berak proposaturik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Foru agindu honen eranskineko zerrendan azaltzen dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2005/2006 ikasturtean, titulu ofizialak eskuratzeko ordaindu beharreko prezio publikoak eta gainerako eskubideak.

2. A._Atxikitako zentroetako ikasleek, titulartasuna Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publiko batena bada, eranskineko 1. tarifako 1.1 eta 1.2 ataletan ezarritako prezioen 100eko 10 ordainduko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari, espediente akademikoaren eta ebaluazio probaren truke. Atxikitako zentroen titulartasuna ez bada administrazio publiko batena, ikasleek lehen aipatu ataletan ezarritako prezioen 100eko 25 ordaindu beharko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari, kontzeptu beren truke. Bi kasuetan, gainerako zenbatekoak oso-osorik ordainduko dira.

B._Estatuarenak ez diren Espainiako ikastetxeetan edo atzerrikoetan burututako beste ikasketak direla eta, kurtso osoak edo irakasgai solteak baliozkotzeko, ikasleek eranskineko 1. tarifako 1.1 eta 1.2 ataletan ezarritako prezioen 100eko 25 ordainduko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari, espediente akademikoaren eta ebaluazio probaren truke. Gainerako prezioak oso-osorik ordainduko dira.

Estatuko ikastetxeetan burututako ikasketak baliozkotzeko, ez da dirurik ordainduko.

3. Ikasleek badute eskubidea 1. tarifako 1.1, 1.2 eta 1.3 ataletan ezarritako prezioak nola ordaindu hautatzeko. Ordainaldi bakar bat egiten ahal da, ikasturte hasieran, edo bi epetan: matrikulatzeko orduan, erdia, eta abenduaren lehen hamabostaldian, beste erdia. Epe horietako bat edo biak ordaintzen ez badira, eskuratutako ondorio akademiko guztiak galduko dira.

4. A._Ikasleek kreditu solteetan egiten ahal dute matrikula, zein ikasturtetakoak diren aintzat hartu gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bateraezintasun akademikoak jarriak dituenean izan ezik.

Nolanahi ere, ikasketa planen ondoriozko bateraezintasun akademikoek mugatuko dute azterketa eta ebaluaziorako eskubidea matrikula egindako irakasgaietan. Ondorio horietarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gobernu Kontseiluak zehaztutako prozedurari jarraikiz, bateraezintasun akademikoen araubidea jartzen ahal du lehendik horrelakorik ez duten ikasketa planentzat.

B._Aurreko lerroaldean finkaturiko matrikula eskubidea erabiltzeak ez du behartuko ikastetxe bakoitzean, ikasketa planetako irakaskuntza beharren arabera, finkatutako ordutegi orokorrak aldatzera.

C._Hala eta guztiz ere, ikasketen hastapenean ikasleek lehenbiziko kurtso osoan egin beharko dute matrikula, lehen kurtso horretako irakasgaiak baliozkotzen dizkietenean izan ezik.

5. Uztailaren 28ko 2298/1983 Errege Dekretuak 3.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, zeinaren bidez beken sistema eta ikasketetarako beste laguntza pertsonalizatu batzuk arautzen baitira, Estatuaren aurrekontu orokorren kontura beka duten ikasleek ez dute ikasketa zerbitzuaren prezioa ordaindu beharrik. Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntza edo bekak, alabaina, zuzenean jasoko dituzte eskatzaileek.

Matrikula egitean beka eskatu dutelako, prezioen salbuespenaz baliatu eta gero bekadun bihurtzen ez diren ikasleek, matrikularen prezioa ordaindu beharko dute. Ordaintzen ez bada, sortutako ondorio akademiko guztiak galduko dira.

6. A._Foru agindu honen eranskineko 1. tarifako 1.1, 1.2 eta 1.3 ataletan ezarritako prezioak irakasgaiz irakasgai edo kredituz kreditu ordaintzen ahal dira.

B._Ikasle batek kreditu berean bigarren aldiz matrikula egiten duenean, matrikularen diru zenbatekoari 2005-2006 ikasturterako ezarritako kreditu tasaren 100eko 30 gehituko zaio.

C._Ikasle batek irakasgai edo kreditu berean hirugarren aldiz edo aldi gehiagotan matrikula egiten duenean, matrikularen diru zenbatekoari 2005-2006 ikasturterako ezarritako kreditu tasaren 100eko 50 gehituko zaio.

D._Ohorezko matrikula baten edo gehiagoren hobariak matrikularen zenbatekoa kalkulatu ondoan aplikatuko dira.

7. Ikasketa planen jarraibide komun orokorrak finkatzen dituen azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuari jarraikiz, kredituka egituraturiko ikasketa planen kurtsoen, irakasgaien edo doktoretzako programa bakoitzaren mintegien diru zenbatekoa kalkulatzeko, kredituaren prezioa eta kurtso, irakasgai edo mintegi bakoitzeko kreditu kopurua biderkatuko dira.

8. Urriaren 8ko 32/1999 Legeko 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), egintza terroristen biktimak, eta baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntzako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsirik daude. Beraz, tarifa administratiboak besterik ez dute pagatu beharko.

Horretarako, legearen xedapen horretan sartzen diren ikasleek aurkeztu beharko dute terroristen biktima izaera aitortzen dien administrazio ebazpena.

9. 100eko 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten ikasleek ere ez dute irakaskuntzako prezio publikorik pagatu beharko. Salbuespen horren ondoriozko kostua Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordainduko du, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmenik ez dagoen bitartean.

10. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Unibertsitate Publikora, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalera eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Orokorraren Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 28an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

E R A N S K I N A

2005-2006 ikasturteko irakaskuntzako prezioak eta gainerako eskubideak

1._Irakaskuntzako zerbitzuak: Fakultateetako eta Goi Mailako Eskola Teknikoetako edozein ziklotako ikasketak, horien barne Unibertsitate Eskoletako tituludunak Fakultate eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen kurtsoak, bai eta Unibertsitate Eskola eta Ikastetxeetan egiten diren ikasketak ere.

1.1. Ingeniari, Ingeniari Tekniko eta Erizaintzako diplomadun tituluak erdiesteko ikasketak (Unibertsitate Eskoletako tituludunak Fakultateetan eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen kurtsoak barne).

1.1.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratuta dauden ikasketa planetako kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Lehen matrikula, kreditu bakoitzeko: 15,03 euro.

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 19,54 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 22,55 euro.

_Karrera bukaerako proiektuetarako begirale lana: 31,65 euro.

1.2. Lehen eta bigarren zikloko titulu ofizialak erdiesteko ikasketak, 1.1 atalean zehaztutakoez bestelakoak:

1.2.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratuta dauden ikasketa planetako kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Lehen matrikula, kreditu bakoitzeko: 10,62 euro.

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 13,81 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 15,94 euro.

_Ikasle bisitariek ikasketa ofizialetarako ezarritakoa halako 3 ordainduko dute matrikula.

1.3. Doktore titulua erdiesteko ikasketak:

1.3.1. Departamentu hauetako doktoretzako programak: Automatika eta Konputazioa, Osasun Zientziak, Natura Ingurunearen Zientziak, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Fisika, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza, Matematika eta Informatika, Nekazaritza Ekoizpena, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak, edo Kimika Aplikatua; kreditu bakoitzeko: 63,16 euro.

1.3.2. Departamentu hauetako doktoretzako programak: Zuzenbide Pribatua, Zuzenbidea Publikoa, Ekonomia, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika, Geografia eta Historia, Enpresen Kudeaketa, Psikologia eta Pedagogia, Soziologia, edo Gizarte Lana: kreditu bakoitzeko: 45,09 euro.

1.3.3. Doktoretzako tesiaren tutoretza akademikoa: 63,30 euro.

1.4. Espezializazio Didaktikoko Titulu Profesionala: 211,13 euro.

2._Ebaluazioak eta probak:

2.1. Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak: 72,16 euro.

2.2. 25 urtetik gorakoendako kurtsoa: 101,32 euro.

2.3. Karrera amaierako proiektuaren ebaluazioa: 132,69 euro.

2.4. Gradu azterketa edo tesinaren ebaluazioa: 132,69 euro.

2.5. Doktoretza tesirako azterketa: 132,69 euro.

2.6. Unibertsitate Eskoletako diplomadun titulu baliozkotuak:

2.6.1. Baliozkotze horretarako ebaluazio akademiko eta profesionala: 132,69 euro.

2.6.2. Baliozkotze horretarako eskatzen diren lanengatik: 220,96 euro.

2.7. Guztirako proba: 132,69 euro.

3._Administrazioko zerbitzuak:

3.1. Titulu akademikoak emateko:

_Ikasketa aurreratuetako diploma: 132,69 euro.

_Doktore titulua: 222,36 euro.

_Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tituluak: 148,26 euro.

_Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren tituluak: 148,26 euro.

_Tituluaren Europarako osagarria: 50,00 euro.

3.2. Ikasketa tituluen kopia.

_Ikasketa aurreratuetako diploma: 66,35 euro.

_Doktore titulua: 111,21 euro.

_Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tituluak: 74,12 euro.

_Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren tituluak: 74,12 euro.

_Tituluaren Europarako osagarria: 25,00 euro.

3.3. Zentro batean ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzeagatik: 24,17 euro.

3.4. Dokumentuak konpultsatzea: 9,47 euro.

3.5. Nortasun txartela: 5,19 euro.

3.6. Ziurtagiri akademikoa: 24,17 euro.

3.7. Espediente akademikoa zentroz aldatzeagatik: 24,17 euro.

3.8. Tasa, kudeaketa administratiboarengatik: 31,65 euro.

Iragarkiaren kodea: F0515381