84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

349/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" eraikuntza proiektua, martxoaren 23ko 286/2005 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu hori 2005eko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 11n.

Foru agindu horren bitartez, proiektua bera eta hark ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Jendaurreko aldian ez da inolako alegaziorik aurkeztu, ez proiektuan azaldutako konponbideari, ez eta proiektuak ukituriko eskubide eta ondasunen zerrendari ere.

Proiektuaren arabera, obrak egiteko aurrekontua 272.443,85 eurokoa da eta egiteko epea 4 hilabetekoa da.

Azkenik, adierazi beharra dago, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeetan aurreikusitako ondorioetarako, proiektua behin betikoz onesteak berarekin dakarrela irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 235.7 artikuluan adierazitakoa, hau da, obrek ukituriko lurren onura publikotzat jotzea eta proiektuak ukitutako ondasunak presaka okupatu beharra.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea.

2. "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontuak 272.443,85 euro egiten du.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbiide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Martzillako Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko ekainaren 13an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0514813