79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL CUENDE

2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Murillo el Cuendeko Kontzejuak, 2005eko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontuaren espedientea Kontzeju honen idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murillo el Cuenden, 2005eko ekainaren 6an._Kontzejuko burua, Mónica Gutiérrez López.

Iragarkiaren kodea: L0513802