79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

112/2005 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa lanpostuak gehitzen dituena. Horretarako deialdia Hezkuntza kontseilariak egin zuen, otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza kontseilariak, otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdia onetsi ditu.

Maisu-Maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdiko lehen arauko 2. idatz-zatiak deialdiko lanpostu kopurua ezartzen du espezialitateen, hizkuntzen eta sartzeko moduen arabera banaturik. Orobat hauxe dio: "Oposizioaldia hasi aitzin, deitutako lanpostuei beste batzuk gehituko zaizkie, hain zuzen ere, Hezkuntza kontseilariak urriaren 13ko urriaren 281/2004 Foru Aginduaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketa nazionalean, lan eskaintza publikoan adierazitako espezialitateetan, behin betikoz betetzen ez diren lanpostu hutsak gehituko dira."

Hori horrela, Hezkuntza kontseilariak ekainaren 1eko 105/2005 Foru Aginduaren bidez Estatuko lekualdatze lehiaketaren gainean behin betikoz ebatzirik, lehiaketa horretan eta lan publikorako eskaintzan ageri diren espezialitateetan bete ez diren lanpostuak hauexek dira:

Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz) 2

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) 3

Gorputz Hezkuntza (euskaraz) 5

Ingelesa (gaztelaniaz) 8

Ingelesa (euskaraz) 15

Musika (gaztelaniaz) 4

Musika (gaztelaniaz) 2

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) 2

Haur Hezkuntza (euskaraz) 15

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) 1

Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) 3

Euskara (Nafarroa) 39

Beraz, maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa lanpostuak honelaxe geldituko dira banaturik, espezialitateen, hizkuntzen eta sartzeko moduen arabera.

Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz) 21 1

Entzumena eta Mintzamena (euskaraz) 8 -

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) 30 -

Gorputz Hezkuntza (euskaraz) 12 -

Ingelesa (gaztelaniaz) 121 7

Ingelesa (euskaraz) 34 1

Musika (gaztelaniaz) 14 -

Musika (euskaraz) 5 -

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) 101 7

Haur Hezkuntza (euskaraz) 63 4

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) 53 3

Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) 15 1

Euskara (Nafarroa) 59 4

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 c) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa lanpostuak gehitzea. Horretarako deialdia Hezkuntza kontseilariak egin zuen, otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez. Hona hemen gehitzen diren lanpostuak:

Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz) 2

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) 3

Gorputz Hezkuntza (euskaraz) 5

Ingelesa (gaztelaniaz) 8

Ingelesa (euskaraz) 15

Musika (gaztelaniaz) 4

Musika (gaztelaniaz) 2

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) 2

Haur Hezkuntza (euskaraz) 15

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) 1

Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) 3

Euskara (Nafarroa) 39

2. Maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa lanpostuak honelaxe geldituko dira banaturik, espezialitateen, hizkuntzen eta sartzeko moduen arabera.

Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz) 21 1

Entzumena eta Mintzamena (euskaraz) 8 -

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) 30 -

Gorputz Hezkuntza (euskaraz) 12 -

Ingelesa (gaztelaniaz) 121 7

Ingelesa (euskaraz) 34 1

Musika (gaztelaniaz) 14 -

Musika (euskaraz) 5 -

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) 101 7

Haur Hezkuntza (euskaraz) 63 4

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) 53 3

Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) 15 1

Euskara (Nafarroa) 59 4

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalera, hauta-probetarako organoak koordinatzen dituen epaimahaira eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 15ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0514669