79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAKAIKU

2005eko aurrekontua hasiera batean onetsirik

Bakaikuko Udalak, 2005eko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi du.

Espediente hori, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da.

Bakaikun, 2005eko maiatzaren 13an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0513689