79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L U K I N

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Lukingo Udalak 2005eko martxoaren 15ean egin bilkuran hasiera batez onetsi zituela 2005. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurrekontua laburturik argitaratzen da:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 19.720,67 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 52.714,93 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 60,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 17.390,08 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 255.114,32 euro.

Gastuak, guztira: 345.000 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 20.100 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 14.585,90 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 57.405,90 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 11.800 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 84.108,20 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 70.000 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 67.000 euro.

Dirusarrerak, guztira: 345.000 euro.

Lukinen, 2005eko maiatzaren 27an._Alkate udalburua, Raúl Bacáicoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0513596