79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

414/2005 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Eugenia González Izco andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Ataleko PFEZko Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko buru izendatzen duena, aldi baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27. artikuluak bulegoak, atalak eta atalez beherako beste unitate batzuk arautzen ditu, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan ezarritakoaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dira bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren Estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuaren 49. artikuluaren arabera (uztailaren 28ko 271/2003 Foru Dekretuaren bidez hein batean aldatua), beharrezkoak diren bulegoak eta unitate administratiboak sor daitezke. Azken horiek bulegoen maila eta lansari osagarri berberak izanen dituzte.

Aipatu dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura organikoa garatu da, eta horrekin batera ezarri da ezen Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikirik sorturiko unitate administratiboetako burutzak betetzen ahalko dituztela, aukeran, Foru Administrazioko edo hari atxikiriko funtzionarioek nahiz atal horri atxikiriko aldizkako lan kontratatu finkoek, unitate horien eginkizunak eta hango langileen ezaugarri juridikoak kontuan harturik. Beraz, bidezko da PFEZko Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa betetzea, azaroaren 20ko 340/2003 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Zerga Osasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Eugenia González Izco andrea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Atalari atxikiriko aldizkako lan kontratudun langile finkoa dena, Nafarroako Zerga Ogasuneko atal horretako PFEZko Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko buru izendatzea. Izendatuak lanpostuko osagarri bat izanen du, bere taldearen oinarrizko soldataren % 10ekoa, hala agintzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen Enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboan.

Izendapen horrek kontratatu gisa lanean aritzen den aldietan baizik ez du izanen ondoriorik. Beraz, kasuan kasuko kanpaina bukatutakoan izendapenaren ondorioak eten eginen dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 22an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0515038