79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

O T E I T Z A

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Udalak, 2005eko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta, hala bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Oteitzan, 2005eko maiatzaren 27an._Alkatea, Víctor Luis Echeverría Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L0513501