79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A M E S K O A B A R R E N

Behin betiko onetsirik 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2005eko plantilla organikoa

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi ziren 2005eko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran eta jendaurrean egon ondoan (2005eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 8koa) inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi da. Hortaz, argitara ematen da laburtua eta kapituluka, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluko 1. puntuari eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluko 3. puntuari jarraikiz eta azken lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluko 4. puntuarekin bat:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak. 93.400 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 25.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 55.350 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 230.600 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 11.150 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta bestelako dirusarrerak kapitaleko gastuetarako: 586.900 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 170.000 euro.

Guztira: 1.172.400 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 118.000 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 127.900 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 1.200 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 49.050 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 860.500 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 13.500 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 2.250 euro.

Guztira: 1.172.400 euro.

Orobat, 2005eko plantilla organikoa hasiera batez onetsi zen 2005eko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, eta jendaurreko epean (2005eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 8koa) inolako erreklamazorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, hasierako onespeneko testu berarekin.

Ameskoabarrenen, 2005eko maiatzaren 31n._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0513738