79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Herriko Etxeko hirugarren solairuko komuna minusbaliatuendako egokitzeko eta laugarren solairuko komuna berritzeko obren proiektua onetsirik eta esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko maiatzaren 31ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Herriko Etxeko hirugarren solairuko komuna minusbaliatuendako egokitzea eta laugarren solairuko komuna berritzea.

Esleitzeko prozedura: negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren prezioa: 54.015,29 euro.

Esleipen hartzailea: Serimpe, S.A.

Iruñean, 2005eko ekainaren 3an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0514082