79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R I B A R R I

300 pago enkantean

Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra._300 pago, 405,00 metro kubiko zur eta 165,00 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 13.635 euro.

Proposamenak, bukaerako ereduaren arabera beteak, eta Enpresaren Sailkapen Agiria nahiz 272,70 euroko behin-behineko fidantza Lana ibarreko udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira, 2005eko uztailaren 13ko 13:00ak baino lehen. 2005eko uztailaren 14an irekiko dira pleguak, Iribarriko Kontzejuan, 21:00etan.

Gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Iribarrin, 2005eko ekainaren 22an._Kontzejuburua, Javier Piérola García.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., bizilekua: ................., Iribarrin 300 pago adjudikatzeko enkantea eginen dela jakinik, ondoko zenbateko hau eskaintzen dut haien aldera: ............ (letraz eta zenbakiz) euro. Iribarriko Kontzejuak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintzei lotuko natzaie, irakurri eta haiekin ados bainago.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0514950