79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

412/2005 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Ignacio Galán Lorda Nafarroako Zerga Ogasuneko Enpresa Handien Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Zerga Osasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Carlos Ignacio Galán Lorda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Enpresa Handien Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 22an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0515036