79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARRUITZ

Lurzatiak enkantean

Arruizko Kontzejuak, 2005eko martxoaren 17an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

UE-8 exekuzio unitateko hiru lurzatien enkantea egitea, bakoitza 90.000 euroan, bai eta 22. poligonoko 91. lurzatiarena ere, 36.000 euroan. Zenbateko horiei BEZa aplikatuko zaie.

Arruizko Kontzejuak bozketa eginda, Batzarreko legezko kideen gehiengo osoarekin, honako hau erabaki du:

1. Kontzejuaren jabetzakoak diren lurzati horien besterengarritasunaren aldez aurretiko deklarazioa onestea.

2. Dagokion Jabetza Erregistroan inskribatzea.

3. Besterentzeko espedientea irekitzea eta baldintzen plegua onestea, eranskinean baitago.

4. Enkanteko lurzatien balorazio teknikoa egitea.

5. Nafarroako Gobernuaren baimena eskatzea, enkantea egiteko.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Arruizko Kontzejuko iragarkien oholean argitaratzea, hilabeterako. Interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte; halakorik ez bada, erabakia behin betikotzat joko da.

Arruitzen, 2005eko ekainaren 15ean._Kontzejuko burua, Pedro María Echarri Echart.

Iragarkiaren kodea: L0514696