79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A L T S A S U

Lizitazioaren iragarkia

Altsasuko Udalak lehiaketa publikorako deialdia egitea erabaki du. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: Altsasuko Zelai kalean (zeharbidea) saneamendu eta hornidura sareak berritzeko eta zolatzeko lanak kontratatu eta egitea, 3 G Arquitectosek prestatutako proiektu teknikoari jarraituz.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa.

Kontratazio aurrekontua: 1.187.870,15 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: E-1 taldea, d) kategoria - G6 taldea, d) kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura, Altsasuko Udaleko erregistro orokorrean eta 012 Infolocal telefono zerbitzuan.

Behin-behineko bermea: 23.757,40 euro.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Altsasuko Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Altsasuko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, goizeko hamaiketan.

Altsasun, 2005eko ekainaren 20an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde y Lazkano Sala.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ........................, adinez nagusia, helbidea: ............... N.A.N. zk.: .........., neure izenean, (edo .................. ordezkatuz, ........ren bidez egiaztatzen baitut) Altsasuko Zelai kalean saneamendu eta hornidura sareak berritzeko eta zolatzeko lanak kontratatu eta egiteko lehiaketa publikorako deialdiaren berri izanik, ......(e)ko ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak baldintzarik gabe onartzen ditut eta hitz ematen dut lan hori nire gain hartuko dudala, aipatu betekizun eta baldintzei hertsiki lotuz, ondoko zenbatekoen truke (BEZa barne), letraz eta zenbakiz, honela banatzen baita:

_Saneamendu sareak: .......... euro

_Zoladura: ........... euro

_Lurrazpiko kanalizazioak: ......... euro

Iragarkiaren kodea: L0514985