79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

411/2005 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Bermejo Garde, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Zerga Osasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Carlos Bermejo Garde, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 22an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0515035