79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

T U T E R A

Aldaketa hasiera batean onetsirik, Elikagaien txikizkako merkataritza arautzen duen ordenantzan

Tuterako Udalak delako ordenantza horren aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2005eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, erabakia eta dagokion espedientea jendaurrean daude, gizarte ongizateko kudeaketa zentroaren bulegoetan, helbide hau baitu: Díaz Bravo karrika, 26, 31500, Tutera (Nafarroa); han egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2005eko maiatzaren 27an._Gizarte Ongizate eta Emakumearen alorreko zinegotzi delegatua, María Concepción Bustillo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0514252