79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAIBAR

Otsakaingo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Olaibarko Udalak, 2005eko maiatzaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Otsakaingo UB.6, UB.7, UB.8, UB.12, UB.13 eta UB.14 unitateetako jarduketa sistema aldatzeari buruzkoa.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan, lege horren 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz.

Olaibarren, 2005eko maiatzaren 20an._Alkatea, María Carmen Lizoáin Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L0514203