79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batez onetsita

Irurtzungo Udalak Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, 2005eko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Aldaketa honen bidez, aldatu nahi da katastroaren 2. poligonoko 332. lurzatiaren erabilera.

Irurtzunen, 2005eko ekainaren 9an. Alkatea, Juana María Martínez Jaunsarás.

Iragarkiaren kodea: L0514121