79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza Planaren aldaketa puntuala

2005eko ilbeltzaren 28ko batzarrean hasiera batez onartu zen AA2 unitatearen aldaketa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu ondoren, inongo alegaziorik aurkeztu gabe. Kontuan hartuz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hiringintza Departamenduak egindako txostenaren arabera determinazio xehekatutzat hartzen dela, behin betiko onespena udalari dagokio.

Leitzako Udalbatzak, 2005eko maiatzaren 27ko batzarrean behin betikoz onartu zuen Leitzako Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, AA2 unitateari dagokiona. Aldaketaren helburua da etxebizitza kopurua igotzea (bat egin beharrean bi egitea); gainontzeko parametroak berdin mantenduko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz aditzera ematen da.

Leitzan, 2005eko ekainaren 6an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0513931