79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Udal Planaren aldaketa. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 1.686/2003 Foru Aginduaren bidez, abenduaren 18koa, Erroibarko Udal Planaren aldaketaren espedientea onetsi zen aho batez. Aldaketa hori Mezkirizko 13. poligonoko 575. lurzatiari dagokio eta Jaime Saragueta Azcarate jaunak sustatu du. Hona hemen:

13. poligonoko 575. lurzatiaren 445,17 m² banantzea hiri lurzoruaren 15. lurzatiari eransteko, 15. lurzatian dagoen etxebizitzaren eranskin moduan erabiltzeko.

13. poligonoko 575. lurzatiaren 2.073,29 m² banantzea hiri lurzoruaren 14. lurzatiari eransteko, 14. lurzatian dagoen etxebizitzaren eranskin moduan erabiltzeko.

Erroibar, 2005eko maiatzaren 27an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0513788