79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A U R I T Z

Udal Planaren aldaketa. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2005eko maiatzaren 21ean egin zuen osoko bilkuran, legezko izapideak egin ondoren, Aurizko Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa xehetua, lurzoru urbanizaezinari dagokiona, behin betiko onetsi zuen. Hona hemen:

1. Aldaketaren helburua.

Aurizko Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa xehetu honen helburua da indarrean dauden arau subsidiarioetan nekazaritzako ekoizpen handiko lurzoru urbanizaezin bezala sailkatuak dauden zenbait lurzoruren sailkapena aldatzea ondoko sailkapenean sartzeko: gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, eta azpisaila, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua (balio ertaina).

2. Dokumentua egiteko eskaera eta hura idatzi duena.

Dokumentu hau Aurizko Udalak idaztea eskatu du, eta Gonzalo Galbete Martinicorena goi-mailako arkitektoak idatzi du. Aipatutako arkitektoa Udalaren aholkularia da eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Nafarroan duen Ordezkaritzan kolegiatua dago.

3. Aldaketaren edukia.

Aurizko jarduera ekonomikorik garrantzizkoenetako bat abeltzaintza da, batez ere abeltzaintza estentsiboa, baina negualdian egiten duen eguraldi gogorra dela eta, azienda kanpoan egon ezin duen hilabete horietan abeltzaintza intentsiboa izaten da. Horiek horrela, eta kontuan hartuz bazka larreetako lurzoruen berezko ezaugarriak abeltzaintzako eta nekazaritzako ekoizpen ertainekkoak kontsidera daitezkeela, ez dirudi logikoa lurzoru horiek nekazaritzako ekoizpen handiko bezala sailkatuak izatea, horrek mugak jartzen dituelako.

Horregatik guztiarengatik eta mota horretako zenbait jarduera jartzeko dauden behar puntualak ikusita, ondoren aipatzen diren Aurizko 5. poligonoko lurzatiei lurzoru urbanizaezinaren sailkapena aldatzea proposatzen da: 115, 116, 117, 118, 119, 120, 121, 122, 123, 124, 127, 128, 129, 130, 131 eta 255. lurzatiei, alegia.

4. Proposatutako lurzoruen sailkapenaren justifikazioa.

Memoria honekin batera, Eranskin moduan, agertzen diren katastroko fitxetan ikus daitekeenez, lurzoru ia guztiak "pentze", bazka-larre" edo "landa-lurzoru" bezala sailkatzen dira (71.101,50 m² etatik 403 m² bakarrik "askotariko arboladi" bezala sailkatu dira eta hori ez da batere esanguratsua).

Indarrean dagoen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz 35/2002 Foru Legean ezarritakoaren arabera, lurzoru horiek ondoko sailkapenean sar daitezke: gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, eta azpisaila, berriz, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua (balio ertaina); lurzoru horietan garatuko diren jarduerek aipatutako Foru Legearen 111, 112 eta 114 Artikuluetan ezarritakoari jarraituko diote.

Auritzen, 2005eko maiatzaren 31n._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0513741