79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Biurrun-Olkotzen eta Ukarren instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzea. SAT07797-JAA/jlp espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Biurrun-Olkotz eta Ukar.

c) Instalazioaren xedea: Nafarroako Ubidearen 4. tarteak ukituriko linea lehengoratzea.

d) Ezaugarri nagusiak: "STR Cordovilla-Recajo" 66 KV-ko aireko linearen aldaera, 00.83 euskarritik linea bereko 00.89 euskarri berrira bitarte, 1.036 m, LA-175, metalezkoa, Nafarroako Ubidearen 4. tartea egiteagatik, Biurrun-Olkozko eta Ukarko udalerrietan.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 68.926,22 euro.

Onura publikoaren adierazpenak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 3an._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

ERANSKINA."CORDOVILLA-RECAJO" 66 KV-KO AIREKO LINEA

Ukituriko ondasun eta eskubideak

Olkotz 3 125 Larreak Cruz Equisoain Valencia110 4 440 00.84 7,41

Nagusia, 7. 31398 Muru-Artederreta

Olkotz 3 117 Larreak Olkozko Kontzejuaren Herrilurrak10 4 40 - -

31398 Olkotz

Olkotz 3 123 Olibadia Jesús Astráin Loza90 4 360 00.84 7,41

eta Lucía Zaratiegi Armendáriz

San Migel, 5. 31398 Olkotz

Olkotz 3 139 Alorra Miguel Ramón Zulet Pagola15 4 60 - -

San Migel, 39. 31398 Olkotz

Olkotz 3 138 Alorra Olkozko Kontzejuaren Herrilurrak15 4 60 - -

31398 Olkotz

Olkotz 3 140 Alorra Miguel Ramón Zulet Pagola120 4 480 00.85 12,96

San Migel, 39. 31398 Olkotz

Olkotz 3 144 Larreak Félix Obanos Garrido33 4 132 - -

Nagusia, 13. 1398 Muru-Artederreta

Olkotz 3 152 Alorra Fidel Echeverría Tirapu64 4 256 - -

Santa Bárbara, 12. 31398 Muru-Artederreta

Olkotz 3 155 Larreak Miguel Ramón Zulet Pagola72 4 288 - -

San Migel, 39. 31398 Olkotz

Olkotz 3 150 Alorra Fernando Zubiri Zabalza25 4 100 00.86 12,96

San Migel, 14. 31398 Olkotz

Olkotz 3 157 Alorra José Javier Izura Uriz15 4 60 - -

Fuente del Hierro, 43. 1008 Iruña

Ukar 4 74 Alorra Fernando Zubiri Zabalza52 4 208 - -

San Migel, 14. 31398 Olkotz

Ukar 4 88 Alorra Joaquín Lecumberri Eslava180 4 720 00.87 15,21

Nagusia, 6. 31154 Ukar 00.88 13,32

Ukar 4 67 Alorra Constantino Lacunza Sanmartín156 4 624 00.89 12,25

Nagusia, 13. 31154 Tirapu

Iragarkiaren kodea: F0514210