79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

500/2005 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2005eko deialdia ebazten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2005eko deialdia ebaztea. Deialdi hura otsailaren 3ko 56/2005 Ebazpenaren bidez egin zen. Txostenarekin batera horretarako eratu zen batzordearen akta aurkeztu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2.250 euroko gastua onestea, 2005eko gastuen aurrekontuko "Gurasoen eta ikasleen elkarte eta federazioendako dirulaguntzak" izeneko 410002-41150-4810-324200 kontusailaren kargura, 2005. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzak emateko, (4000332 espedientea, A fasea).

2. I. eranskinean azaltzen diren ikasleen elkarteei adierazitako diru kopurua ordaintzeko agindua ematea, beraiek antolatutako berariazko jarduerak egin ditzaten.

3. Elkarte eta federazio onuradunei eskatzea egindako gastuaren frogagiriak igor ditzatela, 2006ko urtarrilaren 15a baino lehen, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura.

Egindako gastuak justifikatzeko, laguntza jaso duten ikastetxeek II. eranskinean ageri den fitxa bete beharko dute eta gastuen fakturak aurkeztu. Horietan zehazten den zenbatekoa, guztira, ez da dirulaguntzarena baino txikiagoa izanen.

4. Ebazpen honen kontra interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 31n._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen zerrenda eta 2005. urtean jasoko duten diru kopurua

Izena: Alusfron IE. Ikastetxea: Azagrako DBHI. Helbidea: Diputazioaren etorbidea, 72. Herria: Azagra IFK: G-31746126. Emana: 314,00.

Izena: Santiago 93 IE. Ikastetxea: C. Ntra. Sra. del Puy. Helbidea: San Pol, 1. Herria: Lizarra. IFK: G-31571615. Emana: 219,00.

Izena: Luis Amigo IE. Ikastetxea: C. Luis Amigó. Helbidea: Taxoareko errepidea, 2. km. Herria: Mutiloabeiti. IFK: G-31599392. Emana: 364,00.

Izena: Alibas IE. Ikastetxea: IES Basoko. Helbidea: Zubiri margolariaren karrika, 8. Herria: Iruña. IFK: G-31849070. Emana: 361,00.

Izena: Salesianos IE. Ikastetxea: C. Salesianos. Helbidea: Aralar karrika, 7. Herria: Iruña. IFK: G-31336647. Emana: 608,00.

Izena: Los Fueros IE. Ikastetxea: Ega BHI. Helbidea: Paletillas karrika, 17. Herria: San Adrian. IFK: G-31336464. Emana: 384,00.

Guztira: 2.250,00.

II. ERANSKINA

Ikasleen elkarte eta federazioek harturiko laguntzaren justifikazioa

Elkartea:

Ikastetxea:

Helbidea: .............................................. Telefonoa:

Herria: ..................................................... P.K.:

2005. urterako jasotako diru kopurua:

Frogagirian agertzen den diru kopurua:

Jarduera hauetarako erabili da:

1._

2._

3._

4._

5._

Elkarteko lehendakariak eta idazkariak ziurtatzen dute aurten harturiko laguntza jarduera horietarako erabili dela. Horretarako gastuen jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkezten dituzte, esleipenaren ebazpenean xedaturikoaren arabera.

.................(e)n, 2005eko .............aren .............(e)an.

Elkarteko burua Elkarteko idazkaria

(Izenpeak eta zigilua)

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F0513920