79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L U Z A I D E

Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Luzaideko Udalak, 2005eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen bere Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, 1. poligonoko 80, 106 eta 458. lurzatiei dagokienez, Luzaideko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79.2, 70 eta 71. artikuluetan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Luzaiden, 2005eko ekainaren 4an._Alkatea, Juan José Camino Camino.

Iragarkiaren kodea: L0514201