79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betikoz onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko 8. poligonoko 67. lurzatiko aldaketa xehekatua Ealtas, S.L.k Elortzen sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin bilkuran, han ziren guztiak aho batez etorrita, erabaki du behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 8. poligonoko 67. lurzatiko aldaketa xehekatua, txosten tekniko eta juridikoko zehaztapenekin. Delako aldaketa Ealtas, S.L.k sustatu du, Elortzen. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da, betiere zer ere baita Udal honen eskumena, eta behar den tasa aitzinetik ordainduta.

Noainen, 2005eko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0514197