79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betikoz onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko 5. eremuko 281. lurzatiaren urbanizazioaren eta sarbideen proiektua, Cooperativa de Hostelería de Navarra Limitada enpresak Zuluetan sustaturik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin bilkuran, han ziren guztiak aho batez etorrita, erabaki du behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 5. eremuko 281. lurzatiaren urbanizazioaren eta sarbideen proiektua, txosten tekniko eta juridikoko zehaztapenekin. Delako proiektua Cooperativa de Hostelería de Navarra Limitadak sustatu du, Zuluetan. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 3/2002 Foru Legeari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da.

Noainen, 2005eko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0514189