79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1379/2005 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako merezimendu lehiaketaz 86 buru izendatzeko deialdia hein batean ebatzi eta bi burutza betetzeko lehiaketa indarrik gabe uzten duena.

Ondoren aipatzen diren burutzak kendu dira. Lehena Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak aldatzen dituen martxoaren 14ko 62/2005 Foru Dekretuaren bidez. Bigarrena, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura bulegoen mailan aldatzeko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak apirilaren 7ko 39/2005 eman zuen Foru Aginduaren bidez. Horregatik bidezko da bi burutza horiek betetzeko lehiaketa indarrik gabe uztea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

_Aukeren Berdintasunerako eta Sustapenerako Unitatea.

_Kudeaketa Teknikoaren Bulegoa.

Deialdia 2005eko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2005eko ekainaren 6an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0514660