79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkatetzaren 2005eko ekainaren 2ko 136/05 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Miguel M. Esain Larreak Larrasoañako hirigunean 21. poligonoko 61. lurzatian sustatu duen xehetasun azterlana.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Esteribarren, 2005eko ekainaren 2an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0514089