79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1378/2005 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako baten deialdia indarrik gabe utzi eta 8 burutza bete gabe uzten duena.

Deialdiko 1., 7. eta 9. arauetan xedaturikoa kontuan hartuz, bidezko da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Atala betetzeko lehiaketa indarrik gabe uztea, otsailaren 24ko 40/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko egitura organikotik kendu baita. Horrekin batera, ondoren aipatzen diren 8 burutza edo unitate parekatuak, epearen barruan ez baita memoria-lanik aurkeztu.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia:

_Osasun Larrialdietarako Atala.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

_Aurrekontuen Kudeaketako Bulegoa.

Toki Administrazioko Departamentua

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

_Hiri eta Herrietako Bideen Bulegoa.

_Ikerlan eta Proiektuen Bulegoa.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia:

_Landare Osasuneko Bulegoa.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

_Elbarriak Lan-mundura sartzeko Bulegoa.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua

_Ekinbide eta Sustapen Bulegoa.

_Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa

Deialdia 2005eko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2005eko ekainaren 6an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0514661