79. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

86/2005 FORU DEKRETUA, ekainaren 13koa, Santsoaingo Kontzejua, Urraulbeitiko Udalekoa, desagertzea erabakitzen duena.

Urraulbeitiko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Santsoaingo Kontzejua toki entitate gisa iraungitzeko espedientearen tramitazioa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran ezarritakoaren arabera. Horrekin batera, eskaera-idazkia aurkeztu du, Kontzeju horretako 10 herritarrek sinatua, hots, legez eskatzen den gehiengoak sinatua, eta, orobat, Udalak horren gainean 2004ko maiatzaren 17an hartutako erabakia, eskaerari oniritzia ematen diona.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abenduaren 22ko 1583/2004 Ebazpenaren bidez, Urraulbeitiko Udalari eta Santsoaingo Kontzejuari entzunaldia eman eta kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean paratu zuen. Ebazpena 2005eko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 24an.

Entzuteko eta jendaurrean egoteko emandako hilabeteko epea bukatu da eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 44.1.a) artikuluak xedatzen du Kontzejuak bertako bizilagun gehienek eskaera idatzia aurkezturik iraungitzen direla, Udalari entzun ondoren.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 44. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola kontzejuak iraungitzat jotzea, Lurralde Mugaketaren Batzordeak txostena eman ondoren.

Lurralde Mugaketaren Batzordeak, 2005eko ekainaren 6an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Santsoaingo Kontzejua desagertzearen aldeko txostena eman zuen.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko ekainaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Santsoaingo Kontzejua, Urraulbeitiko Udalekoa, desagertzea erabakitzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 44. artikuluan xedaturikoarekin bat.

2. artikulua. Kontzejua iraungitzeko prozedurako arau hauei jarraikiko zaie:

1. Santsoaingo Kontzejuaren ondasun guztien inbentarioa egin eta Urraulbeitiko Udalarenari gaineratuko zaio.

2. Santsoaingo Kontzejuaren kontuak itxiko dira. Pagatu gabeko obligazioak eta kobratu gabeko eskubideak Urraulbeitiko Udalaren aurrekontuei gaineratuko zaizkie. Iraungi den Kontzejuaren baliabide finantzario guztiak Udalaren diruzaintzara pasako dira.

3. Urraulbeitiko Udalari emaniko ondasun, artxibo eta zigiluen akta eginen da.

3. artikulua. Foru dekretu hau Estatuko Administrazioari jakinaraziko zaio, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 44. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen diren ondorioak sor daitezen. Nafarroako Toki Entitateen Erregistrotik kenduko da, urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuko 5. artikuluarekin bat.

4. artikulua. Foru dekretu hau Urraulbeitiko Udalari eta San- tsoaingo Kontzejuari jakinaraziko zaie, eta adieraziko beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe, horren aurretik, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko ekainaren 13an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0514421