71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

717/2005 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesten ditu. Gainera, honen bidez, oposizio-lehiaketako deialdian onartutako izangaiei dei egiten zaie oposizioko lehenengo proba egitera, eta espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdian onartutakoei probaren lehen zatia egitera.

Hezkuntza kontseilariak, otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdia onetsi ditu (2005eko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 24koa).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 28an emandako 475/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdietan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren. Erreklamazioak egiteko 2005eko maiatzaren 3tik 12ra bitarteko epea eman zen.

Epe hori amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak azterturik, bidezkoa da onetsi eta argitara ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak, espezialitateak eta hizkuntza zehaztuta. Baztertutakoen kasuan, horren arrazoia adieraziko da, deialdiko bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Halaber, prozedurarako deialdiaren bosgarren oinarriarekin bat, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak lortu ahal izateko, bidezkoa da onetsi eta argitara ematea deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak. Baztertutakoen kasuan horren arrazoia azalduko da.

Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdiaren zazpigarren oinarriko 2. atalaren arabera, izangaiei Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez deituko zaie oposizioaldiko lehenengo probaren lehen zatia, praktikoa izanen dena, egitera, gutxienez zazpi egun natural lehenago, eta bertan adieraziko da epaimahaien aurreko jarduketa zein egun, ordu eta tokitan eginen den. Orobat, zortigarren ataleko 8.1.1. Lehen puntuaren a) letran ezarritakoaren arabera, lehenengo probak bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak, eta biak plika sistemaren bidez egiten baldin badira, saio berean eginen dira.

Bestalde, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdiaren zazpigarren oinarriaren 1. atalean ezarritakoaren arabera, epaimahaiek prozedura horretan parte hartzen duten izangaiei dei eginen diete maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko zazpigarren oinarrian ezarrita dagoen moduan, oposizio-lehiaketan parte hartzen duten izangaiei oposizioaldiko lehen probako lehen zatia (ariketa praktikoa) egitera deitzearekin batera.

Agindu horiekin bat, ebazpen honen bidez erabaki da oposizioaldiko lehen probako lehen zatia (praktikoa) egiteko eguna, ordua eta tokia argitara ematea txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako izangaientzat, bai eta probaren zati praktikoa egiteko ere, espezialitate berriak lortzeko prozeduran parte hartzen duten izangaientzat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 22ko 382/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdietan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak (espezialitatea, hizkuntza eta sartzeko bidea zehaztuta) onestea. Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez onetsi zituen deialdi horiek.

Izangaien behin betiko zerrendak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan daude eskuragai (Santo Domingoko kalea, z.g., Iruña).

2. Onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi izangaia deitutako oposizio-lehiaketan eskatutako betebeharren jabe denik. Deialdi honen hirugarren oinarrian eta zazpigarren oinarriko 6. atalean xedatutakoaren arabera aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertu ondoren, betebeharren bat falta dela ikusten baldin bada, izangaiak prozeduran parte hartzeagatik legozkiokeen eskubide guztiak galduko ditu.

3. Maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako onartu diren izangaiei dei egiten zaie espezialitate bakoitzaren oposizioko lehenengo probaren lehenengo zatia egitera ager daitezen. Honako toki, egun eta ordu hauetan izanen dira probak:

_Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Arcadio María Larraona, 3, 31008 Iruña.

_Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

_Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Arcadio María Larraona, 3, 31008 Iruña.

_Gorputz Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

_Ingelesa (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Compañía kalea, 6, 31001 Iruña.

_Ingelesa (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

_Musika (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Nafarroako "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Agoitz kalea, z.g., 31004 Iruña.

_Musika (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Nafarroako "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Agoitz kalea, z.g., 31004 Iruña.

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, ondoko toki hauetan:

_Abad Verde, Adela-tik Kohl Sabugo, Raquel-era, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Arcadio María Larraona, 3, 31008 Iruña.

_Labanda Sánchez, Beatriz-tik Zuñiga Reinares, Cristina-ra, Iruñeko "Julio Caro Baroja-La Granja" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Hilerriko errepidea, 3, 31011 Iruña.

_Haur Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

_Pedagogia terapeutikoa (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Compañía kalea, 6, 31001 Iruña.

_Pedagogia terapeutikoa (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

_Euskara (Nafarroa), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

Oposizioko lehen probako bigarren zatia (gai bat idatziz azaltzea) egiteko dei egitea, ondoren aipatzen diren espezialiteetako maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako onartu diren izangaiei. Hona hemen espezialitateak: Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz), Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz), Ingelesa (gaztelaniaz), Ingelesa (euskaraz), Haur Hezkuntza (gaztelaniaz), Haur Hezkuntza (euskaraz), Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz), Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) eta Euskara (Nafarroa). Proba hori ekainaren 23an eginen da, arratsaldean, aurreko atalean aipatutako toki beretan. Gai baten idatzizko azalpena ariketa praktikoa bukatu ondoren eginen da.

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz), Gorputz Hezkuntza (euskaraz), Musika (gaztelaniaz) eta Musika (euskaraz) espezialitateetako izangaiei, oposizioko lehen probako bigarren zatia (gai bat idatziz azaltzea) egiteko dei egiteko, epaimahaiek iragarki bat jarriko dute aurreko probak egin diren tokietan, probak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

4. Espezialitateak lortzeko deialdian onartutako izangaiei dei egitea, espezialitate eta hizkuntza bakoitzaren arabera, proba praktikoa egitera ager daitezen, ondoren azaltzen diren toki, egun eta orduan:

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Arcadio María Larraona, 3, 31008 Iruña.

_Haur Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

_Pedagogia terapeutikoa (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Compañía kalea, 6, 31001 Iruña.

_Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz), ekainaren 23an, 16:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Biurdana kalea, 3, 31011 Iruña.

Probak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez, epaimahaiek iragarki bat jarriko dute aurreko probak egin diren tokietan, espezialitate berriak lortzeko deialdian onartutako izangaiei dei egiteko, probaren bigarren zatia (gai baten ahozko azalpena) egitera ager daitezen.

5. Probak egin aurreko egunean eta ebazpen honetan aipatu diren proba tokietan aditzera emanen da izangaiek zer material eraman behar duten proba praktikoa egiteko.

6. Izangaiek, adierazi egun-orduetan probetara agertzen direnean, Nortasun Agiri Nazionala izan beharko dute.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratzea. Bulego horretan izangaien behin betiko zerrendak ere jarriko dira jendaurrean.

Argitalpen honekin interesatuak jakinaren gainean daudela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena) 59. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko martxoaren 31n._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0513914