71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

G A R E S

Gares-Obanosko banatzaileko goi horniduraren hoditeria partez berritzea. Desjabetzapen espedientea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2005eko maiatzaren 25ean. Hona hemen testu osoa:

2004ko irailaren 16an hasi zen "Gares-Obanosko banatzaileko goi horniduraren hoditeria partez berritzea" proiektuko desjabetzapen prozedura, Izarbeibarko Mankomunitateak sustatua, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon zen hamabost egunean.

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna, behin betiko onetsi zituen Udal honek, 2005eko apirilaren 28an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2005eko maiatzaren 23ko erabakiaren bitartez, presakoa deklaratu zuen proiektu hark ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Alkatetzak, legez aitortuak dituen eskumenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2005eko ekainaren 28an Garesko Udalera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, behin-betiko okupaziokoak egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Alfredo Torreblanca Lafraya eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Garesko Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Garesen, 2005eko maiatzaren 25ean._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0513343