71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1287/2005 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako merezimendu lehiaketaz 86 buru izendatzeko deialdiari dagokionez, Plangintza eta Azterlanen Ataleko eta Toki oinegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izateko behin betiko zerrenda berriak onetsi eta epaimahaien behin betiko osaera finkatzen da.

Apirilaren 14ko 78/2003 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldatu egin zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoa. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 2003ko maiatzaren 6ko Ebazpenaz, 2003ko maiatzaren 23an argitaratu baitzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (65 zk.), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hor sartuak ziren, bestek beste, Toki Administrazioko Departamentuko Plangintza eta Azterlan Ataleko eta Toki oinegiturak Kudeatzeko Ataleko burutzak, B mailakoak, eta nahitaezko baldintzatzat ezartzen zen bietarako Herri Lanetako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

Geroago, urtarrilaren 26ko 183/2004 Ebazpenaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean 2004ko otsailaren 18an argitaratu baitzen (21. zk.), hemen axola duenari begiratuz, bi burutza horietarako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartu ziren.

Martxoaren 8ko 583/2004 Ebazpenak, martxoaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen (36. zk.), hemen axola duenari begiratuz, burutza horietarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onartu ziren.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sarturik 78/2003 Foru Dekretuaren aurka, ezeztatu egin zen aurkatutako foru dekretua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salak emandako epaiaren bidez, "Toki Administrazioko Departamentuko Plangintza eta Azterlan Ataleko eta Toki Oinegiturak Kudeatzeko Ataleko burutzetarako eskatzen den titulazioari dagokionez; izan ere, arkitekto teknikoaren titulua eskatu behar baita lanpostu hori betetzeko, orain eskatzen den Herri Lanetako ingeniari teknikoaren tituluaz gain".

Epai hori betetzeko, abenduaren 27ko 372/2004 Foru Dekretuaren bidez, 2005eko urtarrilaren 28an argitaratu baitzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (12. zk.) aldatu zen hainbat aldiz aipatutako 78/2003 Foru Dekretuaren 1. eranskina, eta 3. atalean, "Toki Administrazioko Departamentua" dioen lekuan, ezartzen dira bai Plangintza eta Azterlan Ataleko Burutzarako eta bai Toki oinegiturak Kudeatzeko Ataleko Burutzarako, honako zehaztasunak:

"Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Herri Lanetako ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edukitzea".

Aurrekoa kontuan hartuz, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 9ko 264/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako merezimendu lehiaketaz 86 buru izendatzeko deialdia onesteko 2003ko maiatzaren 6an eman Ebazpeneko II. eranskineko 3. puntua aldatu zuen. Ebazpen hura 2005eko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 11n. Aldaketa horren ondorioz, aipatu diren atalburutzetarako herri lanetako ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren tituluen jabe izatea ezarri zen berariazko betebehar gisa. Ebazpen berean, hamabost eguneko epe berri bat ireki zen eskabideak aurkezteko, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argiratu eta biharamunetik hasita, burutza horiek betetzeko parte hartu ahal izan dezaten, aurretik egin zutenez gain, 2003ko ekainaren 7an, eskabideak aurkezteko epea bukatzen zen egunean alegia, arkitekto teknikoaren titulua eduki eta deialdian parte hartzeko arauetan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen zituztenek.

Epe berria bukaturik eta aurkezturiko agiriak azterturik, deialdiko 1., 7., 8. eta 9. arauetan xedaturikoa kontuan hartuz, izangai bat ere baztertu ez denez, bidezko da bi burutzetarako onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrendak onetsi, epaimahaien behin betiko osaera finkatu eta deialdiko 9. arauko d) letran memoria-lana aurkezteko aipatzen den epea zehaztea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Plangintza eta Azterlanen Ataleko eta Toki Oinegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izateko behin betiko zerrenda berriak onestea eta horietako bakoitza betetzeko lehiaketaren epaimahaia nork osatzen duen adieraztea.

Onartutako izangaiek deialdiaren 9. arauko d) letrak aipatzen duen memoria-lana aurkeztu behar dute ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean. Memoria-lan hori karpeta itxi batean aurkeztuko da. Kasuan kasuko erregistroaren bidez, aurreko aldean eskabide bat edukiko du, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorria. Ebazpen honen eranskinean horretarako erabil daitekeen eskabide eredua ageri da.

BEHIN BETIKO ZERRENDAK

Toki Administrazioko Departamentua

_Plangintza eta Azterlan Ataleko Burutza.

Onartuak:

BELLOSO LORENTE, AGUSTIN

ECHEGARAY HERNANDEZ, ADOLFO

PINO LOZANO, ANGEL

Baztertuak: inor ez.

Epaimahaia:

Mahaiburua: Angel Serrano Azcona, Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Joaquín Ortigosa Ocón, Komunikazio zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Felisa Cantero Arrosagaray, Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: María Camino Bonafaux Martínez, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Administrazioak izendatua, Langile Batzordeak bakarrik mahaikide titularra proposatu baitu.

Mahaikide-idazkaria: José Remírez Ganuza, Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: María Iparaguirre Picabea, Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria.

_Toki Oinegiturak Kudeatzeko Ataleko Burutza.

Onartuak:

DIAZ DE RADA TURUMBAY, JULIAN

ECHEGARAY HERNANDEZ, ADOLFO

PINO LOZANO, ANGEL

SANCHEZ FUERTES, MIGUEL ANGEL

Baztertuak: inor ez.

Epaimahaia:

Mahaiburua: Angel Serrano Azcona, Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Joaquín Ortigosa Ocón, Komunikazio zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Laura Jiménez Díaz, Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Barinaga Adrián, Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: Agustín Belloso Lorente, Toki Oinegituren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: María Iparaguirre Picabea, Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria.

4. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 30ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Eskabide eredua

.....................jauna/andrea, adinez nagusia, honako Nortasun Agiri Nazionalaren jabe ............., ................... Departamentu edo Erakunde Autonomoko ......................ko Burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu nahi duena (deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, maiatzaren 23koan), agertu eta

Honela dio:

Aipatu burutzari dagokion izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen ebazpenaren 4. puntuko azken paragrafoan xedatutakoa betetzeko (........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, ....................ekoa), behar bezala itxitako karpeta batean aurkezten du deialdiaren 9. arauko d) letrak aipatzen duen memoria-lana.

Iruñean, .......(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0513667