71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T I K A

Artikako Mogotes sektoreko etxebizitzetarako hiri lurzatien enkante publikoaren bidezko salmenta: R-18.2 lurzatiaren ehuneko 100 eta R-18.4 lurzatiaren ehuneko 32,14

Artikako Kontzejuak, 2005eko maiatzaren 17an egin bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako deialdia egin du Kontzejuaren bi lurzati banaezin enkante publikoaren bidez saltzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

1._Hasierako prezioa.

Hasierako prezioa 3.178.400 euro da (BEZa barne); hartatik kendu behar dira 546.578 euro (BEZa barne) eta 286.500 euro (BEZa barne), horixe baita bi etxebizitzaren, garajeko bi plazaren eta bi trastegelen balioa, zehazten diren baldintzekin eta eraikitakoan entregatuko direnak baldintza-orri honen 3. klausulan zehazten diren moduan eta epeetan. Aitzineko kenketaren ondoriozko hasierako prezioa 2.345.322 euro da. Etxebizitza, garaje eta trastegela hauen entrega banku-abalaren bidez bermatuko da. Higiezin hauek izan beharko dituzten baldintzak eta ezaugarriak zehatz-mehatz agertzen dira klausula ekonomiko-administratibo partikularren orrian, interesatuen eskura baitago.

Eskaintzek, gutienez, hasierako prezioaren adinakoak izan beharko dute eta goraka hobetzen ahalko dira.

2._Behin-behineko fidantza eta banku-abala.

Lizitatzaileek 46.906,44 euroko behin-behineko fidantza eratu beharko dute, hau da, iragarki honen 1. puntuaren araberako hasierako prezioaren ehuneko 2.

Orobat, esleipen hartzaileak banku-abal baten bidez bermatuko du bi etxebizitzen, garajeko bi plazen eta bi trastegelen entrega, iragarki honen 1. puntuan aurreikusiari jarraikiz.

3._Proposamenen aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak: proposamenak 26 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Artikako Kontzejuko erregistro orokorrean, Berriobeitiko Udaletxean baitago. Udal bulegoetako jendearendako harrera orduak: 9:00etatik 14:00etara.

Baldintza plegua interesatuen eskura dago Berriobeitiko Udalaren bulegoetan eta Iruñeko Copia kopia dendan (Pio XII.aren etorb., 13). Halaber, Infolocal 012 zerbitzuaren bitartez aztertzen ahalko da.

4._Plikak irekitzea eta enkanteko ondasuna adjudikatzea: Berriobeitiko Udaleko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko borzgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan. Ekitaldi horretan, mahaiburuak behin-behinekoz adjudikatuko dio errematea ekonomikoki mesedegarriena den proposamenari.

Enkanterako iragartzen den ordutik kontatzen hasita hurrengo sei egun jarraietan, jaiegunak barne, edonork, enkantean parte hartu ez badu ere, behin-behineko adjudikazioko prezioa hobetzen ahalko du, gutienez, haren seirenari dagokion zenbatekoa gehituz.

Sesteoa bukatuta, halakorik izan bada, bertze enkante bat eginen da aitzinekoa bukatzen denetik lau eguneko epearen barnean. Aurkeztutako hobekuntzaren ondoriozkoa izanen da hasierako prezioa.

Artikan, 2005eko maiatzaren 27an._Kontzejuburua, Alberto Pérez Gil.

PROPOSAMEN EREDUA

"Proposamena, Artikako Mogotes sektoreko etxebizitzetarako lurzatien _R-18.2 lurzatiaren ehuneko 100 eta R-18.4 lurzatiaren ehuneko 32,14_ enkante publikoaren bidezko salmentan parte hartzeko, eredu honi jarraikiz:

Izena: ................, adinez nagusia; helbidea: ..............., NAN zenbakia: .........., nire izenean (edo ............... ordezkatuz, honen bitartez frogatzen baitut: .......................) ............. eguneko eta ............. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako enkantearen deialdiaren berri dut eta bertan parte hartu nahi dut. Hala, Artikako Mogotes sektorea birzatitzeko proiektutik datorren ...... izeneko orubea erosteko konpromisoa hartzen dut, ....................prezioan, BEZaren % 16a barne (letraz eta zenbakiz adierazi), betiere Artikako Kontzejuak ezarritako klausula ekonomiko-administratiboen pleguari jarraituz, osorik onartzen baitut.

(Tokia, eguna eta izenpea)"

Iragarkiaren kodea: L0513332