71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASCANTE

Cascanteko zentro termoludikoaren kudeaketa osoaren kontratazioa (kontzesio administratiboa)

Modalitatea: lehiaketa.

Tramitazioa: arrunta.

Xedea: Cascanteko zentro termoludikoaren kudeaketa osoa.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitatzaileek 26 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dituzte euren proposamenak, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kaudimen ekonomiko eta teknikoa: enpresa lizitatzaileek behar bezalako kaudimen ekonomiko eta teknikoa dutela ulertuko da, azken ekitaldiko haren fakturazio erlatiboa 1.286.946 euro baino gutiago ez bada.

Kaudimen ekonomikoa frogatzeko, lizitatzaileek aurkeztu beharko dute:

_Sozietateak izanez gero, balantzeak edo balantzeen laburpenak aurkeztu beharko dituzte, baldin eta haien argitalpena derrigerroezkoa bada horiek kokaturik dauden estatuetan.

_Negozio zifra osoari dagokion dokumentazioa eta azken hiru ekitaldietan enpresak egindako zerbitzu edo lanena.

Arrazoi justifikatuak direla-eta enpresari batek ezin baditu aipatutakoak aurkeztu, Cascanteko Udalari aski iruditzen zaion bertze edozein dokumentazioren bidez frogatzen ahalko du bere kaudimen ekonomiko eta teknikoa.

Kaudimen teknikoa frogatzeko, lizitatzaileek aurkeztu beharko dute:

a) Enpresarien eta enpresako zuzendaritzako langileen titulazio akademikoak eta profesionalak, bereziki kontratua betearazteko ardura izanen duten langileenak.

b) Azken hiru urteetan egindako zerbitzu eta lan nagusien zerrenda, haien zenbatekoa, datak eta onuradun publiko edo pribatuak barne.

c) Kontratuan parte hatzen duten talde teknikoaren eta unitate teknikoen deskripzioa, kontratistaren enpresan zuzenean sarturik egon ala ez, bereziki kalitate kontrolaren arduradunena.

d) Azken hiru urteetan langileen urteko banaz-bertzekoa zein izan den eta zuzendaritzako langileen plantilla zein den zehazten duen aitorpena.

e) Enpresariak kontratua betearazteko eskura dituen materialaren, instalazioen eta talde teknikoaren gaineko aitorpena.

Proiektuak eta administrazio klausula partikularren plegua, lizitatzaileen eskura daude Cascanteko Udalaren bulegoetan eta Tuterako Sagasti kopia dendan.

Bideragarritasun ekonomikoaren azterlana interesatuen eskura egonen da Cascanteko Udalaren bulegoetan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, Cascanteko Udalaren iragarki oholean behar den garaian jakinaraziko diren lekuan eta egunean, gutienez 48 ordu lehenago jakinarazi ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2005eko maiatzaren 26an._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0513331