71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LARRAGA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Eskatzailea: Construcciones y Reparaciones Metálicas F.U.F, S.L.L. Jarduera: Metalezko eraikuntza eta konponketetarako nabea. Tokia: 1. polígonoko 38. lurzatia, Lizarrako errepidea, 13.

Larragan, 2005eko maiatzaren 25ean._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0513448