71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MELIDA

2005eko plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Melidako Udalak, aurtengo martxoaren 16an egin bilkuran, bertaratuen erabateko adostasunez erabaki zuen hasiera batean onestea 2005eko ekitaldirako aurrekontu orokorra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Hasiera batean onesteko erabakia 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 27an, baita Udalaren iragarki oholean ere.

Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat jotzen da eta argitara ematen ondoko laburpena:

Funtzionarioak

Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 35.

Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu zenbakia: 1. Maila: E. Lanpostuko osagarria: % 17. Mailako osagarria: % 15. Sarbidea: oposizioa.

Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu zenbakia: 2. Maila: E. Lanpostuko osagarria: % 17. Mailako osagarria: % 15. Sarbidea: oposizioa.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanaldia: egunero 4 orduko lanaldi partziala, astelehenetik ortziralera.

LANGILEEN ZERRENDA

2004ko abenduaren 31n entitate honen zerbitzuan daudenak, hona hemen:

Funtzionarioak

Ana Huércanos Marco, idazkaria. Gradua: 5. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak, funtzionario bilakatzeko bidean daudenak

Justo Jaso Zuazu, zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

Andrés Urdiciain Murugarren, zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Víctor Martínez Espronceda, administrari laguntzailea. Aldi baterako kontratuduna.

Melidan, 2005eko maiatzaren 19an._Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0513082