71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onetsirik 2005eko urtarrilaren 1eko plantilla organikoa

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2005eko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea bere funtzionario eta lan-kontratudunen 2005eko urtarrilaren 1eko plantilla organikoa, 6/1990 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan aurreikusitakoa beterik.

Jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatu guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aipatu epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsitzat joko da.

Corellan, 2005eko maiatzaren 19an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0513013