71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1204/2005 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Bi deialdi onetsi ditu, Nekazaritzako ingeniarien lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hauta-proben bitartez osatzeko: bat, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Nekazaritzako ingeniari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon diren Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean foru dekretu hartako 3. artikuluan ezarrita zeuden lau eta sei urteko epeak agortu gabe baldin badituzte, aurreko araubidea aplikatuko zaie.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaro edo hauta-probak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, Nekazaritzako ingeniariak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi egiten da.

Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da bi deialdi onestea, Nekazaritzako ingeniarien lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hauta-proben bitartez osatzeko: bat, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Nekazaritzako ingeniari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak xedaturikoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluaren arabera, deialdi hauek iragartzen dira:

D E I A L D I A K

I._Nekazaritzako ingeniariak kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia.

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

O I N A R R I A K

Lehena._Deialdia egiten da Nekazaritzako ingeniarien zerrenda bat hauta-proben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau langile finkoen beste edozein zerrendaren atzetik erabiliko da, zerrenda dagoeneko prestatua egon nahiz geroago sortu, hala xedatzen baitu irailaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinetik gorakoa ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Nekazaritzako ingeniariaren titulua edo baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

2.2. Halaber, Nekazaritzako ingeniari zenbait lanpostuetan aldi baterako aritzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak autoak gidatzeko B mailako baimena izatea eskatzen ahal du, eta hala eginen du izangaiei lanerako deitzen dien momentuan.

Hirugarrena._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko iraila baino lehen. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Ariketa hauek osatuko dituzte hauta-probak, egun bakar batean eginen direnak:

Lehenbizikoa: teorikoa, IV. eranskineko gaien gaineko 14 galdemodu erantzun behar dira.

Bigarrena: teorikoa, IV. eranskineko gaiei lotutako bi galdemodu garatu behar dira.

Hirugarrena: praktikoa, IV. eranskineko gaien gainean epaimahaiak planteatutako bi kasu praktiko garatzea.

Ariketa bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

3.2. Hautapen probak, gehienez ere, 100 puntu bilduko ditu, honela partiturik: lehenbiziko probak, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu, bigarrenak, gehienez ere 35 puntu eta hirugarrenak, gehienez ere, 30 puntu.

Hiru proben emaitzen batura egin eta 50 puntura iristen ez diren izangaiak baztertuko dira; halaber, probetako batean 10 puntura iristen ez direnak ere baztertuko dira.

3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

3.4. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean hori eskatzen duten minusbaliatuendako.

Laugarrena._Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

4.1. Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egiten ahalko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, deialdiko oinarrietan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Nekazaritzako ingeniari gisa kontratatuko dira, aldi baterako eta araubide administratiboan. A mailan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Lanpostu horri dagozkion lansariak hartuko dituzte, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.

Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke aparteko kasuetan.

4.2. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoa (Foru Komunitatean ezgaitasunak dituzten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

4.3. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

II._Izangaiak Nekazaritzako ingeniari gisa prestatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia.

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa._Deialdia egiten da Nekazaritzako ingeniari postuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Izangaien zerrenda honek azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ordezteko balioko du. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan egiazki hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Nekazaritzako ingeniaritza titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

2.3. Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileak eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik bazterturiko langileek ezin izanen dute parte hartu deialdi honetan.

2.4. Halaber, Nekazaritzako ingeniarien zenbait lanpostutan aldi baterako aritzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak autoak gidatzeko B mailako baimena izatea eskatzen ahal du, eta hala eginen du izangaiei lanerako deitzen dien momentuan.

Hirugarrena._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko iraila baino lehen. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Ariketa hauek osatuko dituzte hauta-probak, egun bakar batean eginen direnak:

Lehenbizikoa: teorikoa, IV. eranskineko gaien gaineko 14 galdemodu erantzun behar dira.

Bigarrena: teorikoa, IV. eranskineko gaiei lotutako bi galdemodu garatu behar dira.

Hirugarrena: praktikoa, IV. eranskineko gaien gainean epaimahaiak planteatutako bi kasu praktiko garatzea.

Ariketa bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

3.2. Hautapen probak, gehienez ere, 100 puntu bilduko ditu, honela partiturik: lehenbiziko probak, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu, bigarrenak, gehienez ere 35 puntu eta hirugarrenak, gehienez ere, 30 puntu.

Hiru proben emaitzen batura egin eta 50 puntura iristen ez diren izangaiak baztertuko dira; halaber, probetako batean 10 puntura iristen ez direnak ere baztertuko dira.

3.3. Proba hau egiteko dei bakarra eginen da, Nekazaritzako ingeniari gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko probarekin bat.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

3.4. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean hori eskatzen duten minusbaliatuendako.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiei Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan ezarririkoarekin eta aplikatzekoak diren beste arauekin bat dei eginen zaie eta halaxe adieraziko da prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela. Foru agindu horren bidez prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zen. 2004ko abenduaren 31n argitaratu zen, 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

III._Nekazaritzako ingeniari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia.

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

O I N A R R I A K

Lehena._Parte-hartzaileak.

Nekazaritzako ingeniari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

_Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela aitorturik egotea.

_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakunzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Ulertuko da baldintzak betetzen direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako.

Halaber, Nekazaritzako ingeniarien zenbait lanpostutan aldi baterako aritzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak autoak gidatzeko B mailako baimena izatea eskatzen ahal du, eta hala eginen du izangaiei lanerako deitzen dien momentuan.

Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko iraila baino lehen. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Ariketa hauek osatuko dituzte hauta-probak, egun bakar batean eginen direnak:

Lehenbizikoa: teorikoa, IV. eranskineko gaien gaineko 14 galdemodu erantzun behar dira.

Bigarrena: teorikoa, IV. eranskineko gaiei lotutako bi galdemodu garatu behar dira.

Hirugarrena: praktikoa, IV. eranskineko gaien gainean epaimahaiak planteatutako bi kasu praktiko garatzea.

Ariketa bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

2.2. Proban "gai" eta "ez gai" kalifikazioak emanen dira. "Gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek izanen dute aukera lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren epea egiteko.

Hautapen probak, gehienez ere, 100 puntu bilduko ditu, honela partiturik: lehenbiziko probak, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu, bigarrenak, gehienez ere 35 puntu eta hirugarrenak, gehienez ere, 30 puntu.

Horrela, bada, probak, gehienez ere, 100 puntu bilduko ditu eta hiru proben emaitzen batura egin eta, bederen, 50 puntura iristen diren izangaiek "gai" kalifikazioa jasoko dute, betiere hiru probetako bakoitzean 10 puntura, bederen, iritsi baldin badira.

Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen duen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

2.3. Proba egiteko deialdia dei bakarraz eginen da, Nekazaritzako ingeniari lanpostuetarako kontratatuak izateko eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdietan aipatzen diren izangaiekin batera, deialdi horiek ebazpen honetantxe onetsi baitira.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probara.

2.4. Hauta-proba egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.

Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan Nekazaritzako ingeniariak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie Nekazaritzako ingeniarien zereginak aldi batez betetzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

IV._Hiru deialdietarako balio duten arauak.

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Aipatutako ebazpenaren bidez onetsiriko deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an, atalondoan) aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den baliabideren bat erabiliz.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin; prestakuntzarako izangai berrien eskabideek, II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan daude eskuragarri, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

Halaber, Nekazaritzako ingeniari gisa prestatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian parte hartzen dutenek betebeharra den tituluaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztuko dute eskabidearekin batera.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.2. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

Hirugarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Laugarrena._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hauta-probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Cía Arguiñarena jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Batasun Europarraren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ordezko mahaiburua: Juan Pablo Rebolé Ruiz jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Azpiegiturak Berritzeko Ataleko burua.

Mahaikidea: José Ignacio Azcoiti Eseverri jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Ureztaketa Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: José Antonio Luquin Juaniz jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Obra Bulegoko burua.

Mahaikidea: Julián Suberviola Ripa jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroaren Enologi Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: Miguel Donézar Díez de Ulzurrun jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: María Jesús Moreno Garrido andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren Ataleko burua.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: Fernando Hipólito Ojeda jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Ataleko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdietako arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

_Kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako izangaiak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hauta-probetako espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean diren berdinketak irizpide hauei jarraituz hautsiko dira:

a) aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda: berdinketarik gertatuz gero, ariketak zein ordenatan egin diren, ordena horretan ateratako puntuazio altuena lehenetsiko da. Azkenik, oraindik ere berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan. Ukituriko izagaiei dei eginen zaie horretarako.

b) Prestakuntzarako izangai berriak: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen deneko egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Zazpigarrena._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................... izateko ....... aldi baterako kontratuak izateko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ......(e)ko ..........aren ........(e)an.

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

NANa: .................... Nazionalitatea: ................... Jaioteguna:

Helbidea: .................................. Herria:

Probintzia: .................................. Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

2._Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik)

f Ezgaitua naizela eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuak aukeratu nahi ditudala eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4._Horrez gain hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra dudan xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2005eko ...........aren ............(e)an.

(Sinadura)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

................................................. gisa prestakuntza izateko izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ....................aren ..........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

NANa: ................ Nazionalitatea: .................. Jaioteguna:

Helbidea: ..................................... Herria:

Probintzia: ..................................... Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

2._Zer lanpostutarako izendatu zuten:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila: ...............

3._Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik)

f Ezgaitua naizela eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4._Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuak aukeratu nahi ditudala eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5._Horrez gain hauxe diot:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2005eko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren eta deialdian eskatzen den tituluaren fotokopiak aurkeztuko dira.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................................................. lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

NANa: ................ Nazionalitatea: .................... Jaioteguna:

Helbidea: .................................... Herria:

Probintzia: .................................... Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

2._Zer lanpostutarako izendatu zuten:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila: ................

3._Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik)

f Ezgaitua naizela eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4._Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuak aukeratu nahi ditudala eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5._Horrez gain hauxe diot:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela aitorturik neukala.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2005eko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

IV. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Kontseiluaren 1260/1999 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 1999ko ekainaren 21ekoa, Egiturazko Funtsei buruzko xedapen orokorrak ezartzen dituena, 2004ko maiatzaren 1ean kontsolidatua (EO, L seriea, 161. zk., 1999ko ekainaren 26koa).

2._Kontseiluaren 1258/1999 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 1999ko maiatzaren 17koa, nekazaritzako politika komuna finantzatzeari buruzkoa, 2000ko martxoaren 31n kontsolidatua (EO, L seriea, 160. zk., 1999ko ekainaren 26koa).

3._Kontseiluaren 1257/1999 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 1999ko maiatzaren 17koa, Nekazaritzako Orientazio eta Bermerako Europako Funtsaren kontura (FEOGA) nekazaritza aldeak garatzeko laguntzari buruzkoa eta zenbait erregelamendu aldatzen dituena, 2004ko maiatzaren 1ean kontsolidatua (EO, L seriea, 160. zk., 1999ko ekainaren 26koa).

a) Kontseiluaren 2223/2004 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 2004ko abenduaren 22koa, Nekazaritzako Orientazio eta Bermerako Europako Funtsaren kontura (FEOGA) nekazaritza aldeak garatzeko laguntzari buruzko 1257/1999 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 1999ko maiatzaren 17koa, aldatzen duena (EO, L seriea, 379. zk., 2004ko abenduaren 24koa).

4._Kontseiluaren 1251/1999 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 1999ko maiatzaren 17koa, zenbait belarkiren laborantzaren ekoizleei laguntzeko araubidea ezartzen duena, 2003ko irailaren 29an kontsolidatua (EO, L seriea, 160. zk., 1999ko ekainaren 26koa).

5._Kontseiluaren 1254/1999 zenbakiko (EK) Erregelamendua, 1999ko maiatzaren 17koa, behi haragiaren sektoreko merkatuen antolamendu bateratua ezartzen duena, 2003ko irailaren 29an kontsolidatua (EO, L seriea, 160. zk., 1999ko ekainaren 26koa).

6._Batzordearen 2419/2001 zenbakiko (EB) Erregelamendua, 2001eko abenduaren 11koa, Kontseiluaren 3508/92 (EEE) Erregelamenduan ezarritako zenbait laguntza-erregimen komunitario kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena (EO, L seriea, 327. zk., 2001eko abenduaren 12koa).

7._116/2001 Foru Dekretua, maiatzaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena (2001eko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 18koa).

a) 512/2003 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, maiatzaren 14ko 116/2001 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen Antolamendu eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zen. (2003ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 15ekoa).

b) 191/2004 Foru Dekretua, maiatzaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen Antolamendu eta Funtzionamenduaren Erregelamendua, maiatzaren 14ko 116/2001 Foru Dekretuaren bitartez onetsia, aldatzen duena (2004ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 17koa).

8._8/1997 Foru Legea, ekainaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena (1997ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 20koa).

9._1997ko urriaren 13ko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, FEOGA-Bermearen Ataleko laguntza eskaerak aurkeztu eta laguntzak baimendu eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena (1997ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 3koa).

10._2000ko maiatzaren 15eko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, zer prozeduraren bidez eman eta kudeatuko diren FEOGAren Berme Atalak kofinantzatzen dituen laguntzak eman eta kudeatzeko prozedura finkatzen duena, Nekazaritza Garatzeko Europako Batasuneko arautegiarekin bat (2000ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 5ekoa).

11._150/2002 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (2002ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 9koa)

12._1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, nekazaritzako azpiegiturei buruzkoa (3/2003 Foru Legearen eguneratzea barne) (2002ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 15ekoa).

a) 59/2003 Foru Dekretua, martxoaren 24koa, Nekazaritza azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena (2003ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 9koa).

13._237/1999 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, lurzati berrantolamendu prozesuetako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa arautzen duena (1999ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 9koa).

14._163/2000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa. Gertutzen ditu nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzak, Nafarroako Nekazaritza garatzeko 2000-2006 Programaren barrenean (2000ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 19koa).

a) 302/2000 Foru Dekretua, irailaren 11koa, 163/2000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, aldatzen duena. 163/2000 Foru Dekretuak gertutzen ditu nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzak, Nafarroako Nekazaritza garatzeko 2000-2006 Programaren barrenean. (2000ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 20koa).

15._162/000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen dituena (2000ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 17koa).

a) 301/2000 Foru Dekretua, irailaren 11koa, 162/2000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, aldatzen duena. 162/2000 Foru Dekretuak nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen ditu. (2000ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 20koa)

b) 377/2000 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, 162/2000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, aldatzen duena. 162/2000 Foru Dekretuak nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen ditu. (2001eko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 15ekoa).

c) 118/2001 Foru Dekretua, maiatzaren 14koa, 162/2000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, aldatzen duena. 162/2000 Foru Dekretuak nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen ditu. (2001eko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 18koa)

d) 98/2002 Foru Dekretua, maiatzaren 6koa, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 19. artikulua aldatzen duena. 162/2000 Foru Dekretuak nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen ditu. (2002ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 31koa).

e) 72/2003 Foru Dekretua, apirilaren 7koa, 162/2000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, aldatzen duena. 162/2000 Foru Dekretuak nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen ditu. (2003ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 14koa)

f) Akats zuzenketa, apirilaren 7ko 72/2003 Foru Dekretuarena. Haren bidez aldatu da apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretua, zeinek finkatzen baitu zer laguntza emanen diren nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko (2003ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 4koa).

16._8/2005 Foru Agindua, urtarrilaren 19koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, azaleragatik ordaindu beharreko nekazaritzako zenbait produkturi, abeltzaintzako primei, eskualde behartsu batzuen kalte-ordainari eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei buruzkoa (2005eko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 31koa).

17._2000ko abuztuaren 21eko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, ohiko nekazari praktika egokia definitzen duena, FEOGAren Berme atalak landa garapena bultzatzeko kofinantzatzen dituen zenbait laguntza jasotzeko (2000ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 20koa).

18._21/2005 Foru Agindua, otsailaren 7koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, kudeaketarako legezko betekizunak eta nekazaritzarako zein ingurumenerako baldintza egokiak ezartzen dituena, nekazaritzako politika komunaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten (2005eko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL otsailaren 23koa).

19._220/2002 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa, uraren bitartez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak izendatu eta dagokien jarduketa programa onesten duena (2002ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 4koa).

20._Laboreen ur beharra. Kalkulua. Xirripazko ureztapena. Tantakako ureztapena. Diseinua.

21._Presiozko ureztapeneko sare kolektiboak. Diseinua. Punpa zentrifugoak. Erabilera eta instalazioa.

22._Ubideetako mugimendu bateratuak eta ezberdinak. Aplikazioak eta kalkulua.

23._Landa bideetako zelaitzeak eta zoladurak. Diseinua eta kalkulua. Pasabideak landa bideetan. Kalkulu hidrologiko eta hidraulikoak.

24._Uraren mugimendua lur aseetan. Filtrazioak. Darcyren legea. Landa ingeniaritzarako aplikazioak.

25._Nekazaritzako drainatzea. Diseinua. Landa ingeniaritzako iragazkiak. Terzaghiren irizpideak. Aplikazioak eta diseinua.

26._Bazka eta larreak ekoizteko teknikak. Espezieak eta barietateak. Ingurumenaren gaineko betebeharrak. Inputs-ak. Labore lanak. Mekanizazioa. Egutegiak. Produkzioak eta errendimenduak. Nafarroako beste aprobetxamenduekin bateragarritasuna izatea.

27._Zereal eta lekadunak ekoizteko teknikak. Espezieak eta barietateak. Ingurumenaren gaineko betebeharrak. Inputs-ak. Labore lanak. Mekanizazioa. Egutegiak. Produkzioak eta errendimenduak. Nafarroako beste aprobetxamenduekin bateragarritasuna izatea.

28._Behi azienda, ardi azienda eta ahuntz azienda, esne zein haragitakoak, hazteko teknikak Nafarroan. Arrazak eta produkzioak zer merkatu motarako nahi diren. Abeltzaintzako eskualdeak, abelburuak, errendimenduak eta produkzioak. Instalazioak eta ekipoak. Produkzio intentsiboa eta estentsiboa. Abere kopuruaren inplikazioa laguntzak jasotzean: berariaz nola aplikatzen den Nafarroan. Merkaturatzeko bideak. Produkzio horien kalitatearen faktoreak.

29._Behor azienda, zerri azienda, untxiak eta hegaztiak hazteko teknikak Nafarroan. Arrazak eta produkzioak zer merkatu motarako nahi diren. Abeltzaintzako eskualdeak, abelburuak, errendimenduak eta produkzioak. Instalazioak eta ekipoak. Merkaturatzeko bideak. Produkzio horien kalitatearen faktoreak

Oharra: gaietan aipatzen diren arauak eta xedapenak deialdia argetaratzen den egunean indarrean daudenak izanen dira, jakina. Beraz, arau horiek lehenbiziko aldiz argitaratuz geroztik izan dituzten aldaketa guztiak sartu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: F0513166