71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BARAÑAIN

Hasiera batean onetsirik Barañaingo Udalaren, Luis Morondo musika eskolaren eta Lagunak udal zerbitzuaren 2005eko plantilla organikoa

Barañaingo Udalak, 2005eko maiatzaren 12ko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko plantilla organikoa, hiru hauek biltzen baititu: toki entitatearena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Barañainen, 2005eko maiatzaren 17an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0512764