71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

E D I K T U A

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko maiatzaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen bertzeak bertze:

Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko abenduaren 14an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen Tafallako Udaleko ingurumeneko zaindari izateko lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko, Tafallako udaleko D mailako funtzionarioen artean oposizio-lehiaketa murriztua eginez, plantillako lanpostuen kopurua handitu gabe; deialdia 2005eko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n.

2005eko apirilaren 5eko ebazpenaren bidez, Tafallako Udaleko andre alkate udalburuak onetsi zuen Tafallako Udaleko ingurumeneko zaindari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda; hura 2005eko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 27an, eta hartan zehaztu zen epaimahaiaren osaketa, deialdiko 5. oinarrian aurreikusi zen gisan, eta epaimahaiko idazkari titular izendatu zen Tafallako Udaleko aholkulari juridiko María Dolores Agreda Arróniz andrea.

Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko maiatzaren 3an harturiko erabakiaren bidez onetsi denez Tafallako Udaleko aholkulari juridiko eta funtzionario María Dolores Agreda Arróniz andreak interes partikularra dela eta eszedentzia hartzeko eskaria, eta horrek 2005eko maizatern 16tik aitzinako ondorioak dituenez, bidezko da epaimahaiaren osaketa aldatzea, deialdiaren oinarrietan xedatua betetzeko.

Ikusirik deialdiko epaimahaian aldaketa bat egin beharraz gizarte graduatuak maiatzaren 13ko datarekin aurkeztu duen txostena, izan ere haren epaimahaikide-idazkariak borondatezko eszedentzia hartzeaz gain, akats bat izan da, Angel María Ibáñez ez baita mahaikideen artean sartu,

Ikusirik Jarraipen eta Kontrolerako Batzordeak gaurko datarekin emaniko irizpena, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Tafallako Udaleko ingurumeneko zaindari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren osaketa aldatzea, eta honela uztea:

Mahaiburua: María Teresa Mañú Echaide andrea, Tafallako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Javier Tapia Piudo jauna, Tafallako Udaleko Nekazaritzako zinegotzia.

Mahaikidea: guarda de medio ambientePedro Ollobarren Jaurrieta jauna, ingurumeneko zaindari nagusia, Nafarroako Gobernukoa.

Ordezkoa: Fermín Erdozáin Rived jauna, ingurumeneko zaindari nagusia, Nafarroako Gobernukoa.

Mahaikidea: Jesús Sádaba Sola jauna, Tafallako Udaleko ordezkaritza sindikalaren izenean

Ordezkoa: Antonio Lizarbe Lerga jauna.

Mahaikidea: Angel María Ibáñez Goñi jauna, Tafallako Udaltzaingoko burua.

Mahaikide idazkaria: María Angeles Ojer Sánchez andrea.

Bigarrena._Erabaki hau epaimahaiko kideei jakinaraztea, eta haren mahaikide-idazkari izendatutako lagunari ere bai, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izapide bat denez, ezin da kontrako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2005eko maiatzaren 23an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0513460