71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

E D I K T U A

Tafallako Udaleko andre alkate udalburuak, 2005eko maiatzaren 30ean, ondotik hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

2005eko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 27an, Tafallako Udalaren zerbitzuko ingurumeneko zaindari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko alkatetzak 2005eko apirilaren 5ean eman ebazpena.

Erreklamazioak aurkezteko emandako hamar eguneko epea bukaturik, ez da bakarrik ere aurkeztu.

Deialdiko laugarren-hirugarren oinarrian xedatuari jarraikiz, ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Tafallako Udaleko ingurumeneko zaindari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

JAVIER AUTOR GUEMBE

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Aditzera ematea oposizioko lehen ariketa 2005eko ekainaren 21ean izanen dela , 9:00etan, eta bigarrena, berriz, 12:00etan, Tafallako Udalaren bulegoetan.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2005eko maiatzaren 30ean._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0513459