71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1196/2005 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Bi deialdi onetsi ditu, Nekazaritzako ingeniari tekinkoen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hauta-proben bitartez osatzeko: bat, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon diren Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean foru dekretu hartako 3. artikuluan ezarrita zeuden lau eta sei urteko epeak agortu gabe baldin badituzte, aurreko araubidea aplikatuko zaie.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaro edo hauta-probak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi egiten da.

Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da bi deialdi onestea, Nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hauta-proben bitartez osatzeko: bat, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak xedaturikoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluaren arabera, deialdi hauek iragartzen dira:

D E I A L D I A K

I._Nekazaritzako ingeniari teknikoak kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

A R A U A K

Lehena._Deialdia egiten da Nekazaritzako ingeniari teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau langile finkoen beste edozein zerrendaren atzetik erabiliko da, zerrenda dagoeneko prestatua egon nahiz geroago sortu, hala xedatzen baitu irailaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinetik gorakoa ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Nekazaritzako ingeniari teknikoaren titulua edo ofizilaki haren baliokidea den beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

2.2. Halaber, Nekazaritzako ingeniari teknikoaren zenbait lanpostuetan aldi baterako aritzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak autoak gidatzeko B mailako baimena izatea eskatzen ahal du, eta hala eginen du izangaiei lanerako deitzen dien momentuan.

Hirugarrena._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko iraila baino lehen. Ariketa teoriko-praktiko bakarra izanen da: ehun galdemoduko galdetegia eta bakoitzak dituen lau erantzunetatik bat bakarra izanen da zuzena, hori guztia IV. eranskinean agertzen diren gaiei buruz.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

3.2. Hauta proban 100 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren erdia _50 puntu_ lortzen ez duten izangaiak.

Puntuazioaren ondorioetarako, zuzen erantzundako galedra bakoitzak 1 puntu balio izanen du eta oker erantzundako bakoitzak 0,33 puntu kenduko dio puntuazioari.

3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

3.4. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean hori eskatzen duten minusbaliatuendako.

Laugarrena._Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

4.1. Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egiten ahalko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, deialdiko oinarrietan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa kontratatuko dira, aldi baterako eta araubide administratiboan. B mailan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Lanpostu horri dagozkion lansariak hartuko dituzte, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.

Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke aparteko kasuetan.

4.2. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoa (Foru Komunitatean ezgaitasunak dituzten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

4.3. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

II._Izangaiak Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia.

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa._Deialdia egiten da Nekazaritzako ingeniari teknikoaren postuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Izangaien zerrenda honek azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ordezteko balioko du. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) lanpostuan egiazki hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Nekazaritzako ingeniaritza teknikoaren titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

2.3. Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileak eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik bazterturiko langileek ezin izanen dute parte hartu deialdi honetan.

2,4. Halaber, Nekazaritzako ingeniari teknikoaren zenbait lanpostutan aldi baterako aritzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak autoak gidatzeko B mailako baimena izatea eskatzen ahal du, eta hala eginen du izangaiei lanerako deitzen dien momentuan.

Hirugarrena._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko iraila baino lehen. Ariketa teoriko-praktiko bakarra izanen da: ehun galdemoduko galdetegia eta bakoitzak dituen lau erantzunetatik bat bakarra izanen da zuzena, hori guztia IV. eranskinean agertzen diren gaiei buruz.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

3.2. Hauta proban 100 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren erdia _50 puntu_ lortzen ez duten izangaiak.

Puntuazioaren ondorioetarako, zuzen erantzundako galedra bakoitzak 1 puntu balio izanen du eta oker erantzundako bakoitzak 0,33 puntu kenduko dio puntuazioari.

3.3. Proba hau egiteko dei bakarra eginen da, Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko probarekin bat.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probara. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

3.4. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean hori eskatzen duten minusbaliatuendako.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiei Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan ezarririkoarekin eta aplikatzekoak diren beste arauekin bat dei eginen zaie eta halaxe adieraziko da prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela. Foru agindu horren bidez prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zen. 2004ko abenduaren 31n argitaratu zen, 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

III._Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko deialdia.

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

O I N A R R I A K

Lehena._Parte-hartzaileak.

Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

_Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela aitorturik egotea.

_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakunzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Ulertuko da baldintzak betetzen direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako.

Halaber, Nekazaritzako ingeniari teknikoaren zenbait lanpostutan aldi baterako aritzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak autoak gidatzeko B mailako baimena izatea eskatzen ahal du, eta hala eginen du izangaiei lanerako deitzen dien momentuan.

Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko iraila baino lehen. Ondoko ariketa hau egin beharko da:

ehun galdemoduko galdetegia, eta bakoitzak dituen lau erantzunetatik bat bakarra izanen da zuzena, hori guztia IV. eranskinean agertzen diren gaiei buruz.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

2.2. Proban "gai" eta "ez gai" kalifikazioak emanen dira. "Gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek izanen dute aukera lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren epea egiteko.

Ondorio horietarako, proba, gehienez ere, 100 punturekin baloratuko da. "Gai" kalifikazioa izateko, izangaiek probari dagokion gehieneko puntuazioaren erdia lortu behar dute, hau da, 50 puntu. Puntuazioaren ondorioetarako, zuzen erantzundako galedra bakoitzak 1 puntu balio izanen du eta oker erantzundako bakoitzak 0,33 puntu kenduko dio puntuazioari.

Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen duen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

2.3. Proba egiteko deialdia dei bakarraz eginen da Nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostuetarako kontratatuak izateko eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdietan aipatzen diren izangaiekin batera, deialdi horiek ebazpen honetantxe onetsi baitira.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probara.

2.4. Hauta-proba egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.

Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan Nekazaritzako ingeniari teknikoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie Nekazaritzako ingeniari teknikoen zereginak aldi batez betetzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

IV._Hiru deialdietarako balio duten arauak.

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Aipatutako ebazpenaren bidez onetsiriko hiru deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an, atalondoan) aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den baliabideren bat erabiliz.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin; prestakuntzarako izangai berrien eskabideek, II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan daude eskuragarri, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

Halaber, Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa prestatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian parte hartzen dutenek betebeharra den tituluaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztuko dute eskabidearekin batera.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.2. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

Hirugarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Laugarrena._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hauta-probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Enrique Javier Labiano Zabalza jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landareen Ekoizpenaren Bulegoko burua.

Ordezko mahaiburua: Pablo María Díez Huguet jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Ekoizleentzako Europako Batasunaren Laguntzen Bulegoko burua.

Mahaikidea: Ana María Vicente Alzuaz andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoko burua.

Ordezko mahaikidea: María Luisa Borruel Olano andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Landare Biologiaren Bulegoko burua.

Mahaikidea: José Antonio Astrain Fabo jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: María Elena Atarés Ayuso andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Kontabilitate Sarearen Bulegoko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: Jesús María Munárriz Irigoyen jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Kudeaketa Administratiboari Laguntzeko Bulegoko burua.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: Vicente San Martín Ibarrola jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Barne Kontrolerako Ataleko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdietako arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

_Kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako izangaiak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hauta-probetako espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean diren berdinketak irizpide hauei jarraituz hautsiko dira:

a) aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda: Berdinketarik izanez gero, deialdiaren hirugarren oinarrian ezarritako probaren lehenbiziko hamar galdemoduetan puntuazio altuena erdietsi duenari lehentasuna emanen zaio. Berdinketa, iraun badeza, probako hurrengo hamar galdemoduetan lorturiko puntuak aintzakotzat hartuz hautsiko da eta horrela elkarren segidan.

Azkenik, oraindik ere berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan. Ukituriko izangaiei dei eginen zaie horretarako.

b) Prestakuntzarako izangai berriak: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen deneko egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei. t5 Zazpigarrena._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................... izateko ....... aldi baterako kontratuak izateko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

NANa: .................. Nazionalitatea: .................... Jaioteguna:

Helbidea: ........................................ Herria:

Probintzia: ....................................... Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

2._Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik)

f Ezgaitua naizela eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3._Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuak aukeratu nahi ditudala eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4._Horrez gain hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra dudan xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2005eko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

................................................. gisa prestakuntza izateko izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia: ............. Nazionalitatea: ............. Jaioteguna

Helbidea: ..................................... Herria:

Probintzia: ..................................... Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

2._Zer lanpostutarako izendatu zuten:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila: ..............

3._Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik)

f Ezgaitua naizela eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Bertze orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4._Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuak aukeratu nahi ditudala eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren Kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5._Horrez gain hauxe diot:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2005eko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren eta deialdian eskatzen den tituluaren fotokopiak aurkeztuko dira.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................................................. lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

NANa: ..................... Nazionalitatea: .............. Jaioteguna:

Helbidea: ................................... Herria:

Probintzia: ................................... Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

2._Zer lanpostutarako izendatu zuten:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila: ................

3._Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik)

f Ezgaitua naizela eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dudala.

f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4._Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik)

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuak aukeratu nahi ditudala eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5._Horrez gain hauxe diot:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela aitorturik neukala.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2005eko ...........aren ............(e)an.

(Sinadura)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

IV. ERANSKINA

Nekazaritzako ingeniari teknikoendako gaiak

1._1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, Nekazaritzako azpiegiturei buruzkoa.

2._2000ko maiatzaren 15eko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, zeinak aplikatu eta garatzen baitu apirilaren 17ko 163/2000 Foru Dekretua, nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzak arautzen dituena, Nafarroako Nekazaritza garatzeko 2000-2006 Programaren barrenean.

3._Batzordearen 382/2005 (BE) Erregelamendua, martxoaren 7koa, Batzordeak bazka idortuen Merkatu Bateratuen Antolamenduari buruz emandako 1786/2003 (BE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

4._Mintegiko Hazi eta Landareei buruzko erregelamendu teknikoa, 1989ko maitzaren 23ko Ministerioaren Aginduak onetsia.

5._2200/96 EE Erregelamendua, 1996ko urriaren 28koa, Kontseiluak emana, Europako Batasuneko fruta eta barazki fresko eta eraldatuen sektoreko merkatu-erakundeen antolamendua finkatzen duena.

6._162/000 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen dituena.

7._116/2001 Foru Dekretua, maiatzaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena.

8._2000ko abuztuaren 21eko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, ohiko nekazari praktika egokia definitzen duena, FEOGAren Berme atalak landa garapena bultzatzeko kofinantzatzen dituen zenbait laguntza jasotzeko.

9._280/2002 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzei buruzko Erregelamendua onesten duena.

10._8/1997 Foru Legea, ekainaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duena.

Oharra: gaietan aipatzen diren arauak eta xedapenak deialdia argitaratzen den egunean indarrean daudenak izanen dira, jakina. Beraz, arau horiek lehenbiziko aldiz argitaratuz geroztik izan dituzten aldaketa guztiak sartu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: F0513167