71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

328/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagune bat kentzea, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan, Tiebas-Muru Artederretako udalerrian" izeneko eraikuntza proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 20 pasagune kentzeko Oinegitura Ministerioarekin 1998ko apirilaren 25ean izenpeturiko lankidetza hitzarmenarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan, Tiebas-Muru Artederretako udalerrian, dagoen pasagunea kentzea, besteak beste.

Aurrekoarekin bat, 2002ko otsailean, "Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagune bat kentzea, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan, Tiebas-Muru Artederretako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua prestatu zen.

Arrizabalagako zeharbideko obrei ekitean, zeharbidea egiteko obrak eta pasagunea kentzekoak batera egin beharra azaldu zen. Horretarako, Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat izenpetu zuen Tiebas-Muru Artederretako Udalarekin, eraikuntza proiektua eta obren lehen fasea egiteko.

Trazadurarako proiektua bukatua da. Funtsean, pasagune hau kentzeko behar diren obretan Zizur-Arrizabalaga NA-6000 errepidean saihesbide bat egin behar da, N-121 errepideko Arrizabalagako zeharbideko biribilgunean hasi eta NA-6000 errepidean, 12+900 kilometroan bukatzen dena.

Bide berrirako onarturiko sekzio eredua 9,00 metro zabal da. 3,00 metro zabal diren bi errei izanen ditu eta bi bazterretan, metro bateko espaloia eta 0'50 metroko berma.

Proiektuaren arabera, hiru baoko egitura egin behar da, guztira 105 metro luze dena. Egitura horren bidez, Besarie erreka eta burdinbidea zeharkatzen dira. Aski den galiboa izanen du, bai gaurko burdinbiderako, bai lastertasun handiko Nafarroako geroko pasabiderako.

Orobat, obrek ukitzen dituzten enpresa eta finketako sarbideak lehengoratu behar dira.

Bestaldetik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman zion prestatu den oinarrizko proiektuari, uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuan aipatzen diren ondorioetarako. Horren bidez, naturgunean egin beharreko obrak arautzen dira. Eraikuntza proiektuan, gainera, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostenean aipatzen diren gomendioak kontuan hartu dira.

Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak aurten hasi asmo dira.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailen ekin behar zaio.

Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235. artikuluko 7. idatz-zatian onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen dela eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko direla, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria betetzearren.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagune bat kentzea, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan, Tiebas-Muru Artederretako udalerrian" izeneko eraikuntza proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Biurrun-Olkozko eta Tiebas-Muru Artederretako herriko etxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Biurrun-Olkozko eta Tiebas-Muru Artederretako Udalei, lurzatien planoen kopia bana bidaliko zaienei, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 25ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

"Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagune bat kentzea, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan, Tiebas-Muru Artederretako udalerrian" izeneko eraikuntza proiektua

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BIURRUN-OLKOZKO UDALERRIA

BI-11 OROZ ALZORRIZ, JESUS 1.824,00 2 249 A) ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

BI-12 IZU IBARROLA, CARLOS 890,00 2 247 A) ALORRA

AMAIURKO GAZTELUA, 43. IRUÑA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDALERRIA

TI-01 VINICOLA NAVARRA, S.A. 1.896,00 1 152 A) ZOLADURA

TIEBAS 2.014,00 B) MAHASTIA

1.602,00 C) LARREAK

TI-02 VINICOLA NAVARRA, S.A. 610,00 2 62 A) MAHASTIA

TIEBAS

TI-03 RENFE. NAFARROAKO ONDARE ZERBITZUA 276,00 2 60 BIDEAK

RENFEREN GELT., Z,G. GIZARTE ERAIKINA, 2. OINA. IRUN 365,00 B) LARREAK

TI-04 OROZ ALZORRIZ, JESUS 3.306,00 2 59 A) ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

TI-05 VINICOLA NAVARRA, S.A. 3.830,00 2 58 A) PINUDIA

TIEBAS

TI-06 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 429,00 2 186 C) LARREAK

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

TI-07 OROZ ALZORRIZ, JESUS 14.157,00 2 55 ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

TI-08 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 69,00 2 54 ALORRA

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

TI-09 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 527,00 2 Z.G. BIDEAK

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

Betelanek ukituriko lurzatiak

BIURRUN-OLKOZKO UDALERRIA

BI-11 OROZ ALZORRIZ, JESUS 780,00 2 249 A) ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

BI-12 IZU IBARROLA, CARLOS 723,00 2 247 A) ALORRA

AMAIURKO GAZTELUA, 43. IRUÑA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDALERRIA

TI-01 VINICOLA NAVARRA, S.A. 00,00 1 152 A) ZOLADURA

TIEBAS 830,00 B) MAHASTIA

87,00 C) LARREAK

TI-03 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 00,00 2 60 BIDEAK

RENFEREN GELT., Z,G. GIZARTE ERAIKINA, 2. OINA. IRUN 331,00 B) LARREAK

TI-04 OROZ ALZORRIZ, JESUS 717,00 2 59 A) ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS 22,00 B) LARREAK

TI-05 VINICOLA NAVARRA, S.A. 198,00 2 58 A) PINUDIA

TIEBAS

TI-07 OROZ ALZORRIZ, JESUS 5.066,00 2 55 ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

TI-09 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 34,00 2 Z.G. BIDEAK

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

Zortasuna, argindar lineek ukituriko zerbitzuengatik

TIEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDALERRIA

TI-04 OROZ ALZORRIZ, JESUS 70,00 351,00 16 2 59 B) LARREAK

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

TI-05 VINICOLA NAVARRA, S.A. 7,00 334,00 16 2 58 A) PINUDIA

TIEBAS

TI-06 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 17,00 94,00 16 2 186 C) LARREAK

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

TI-07 OROZ ALZORRIZ, JESUS 183,00 902,00 16 2 55 ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

TI-08 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 59,00 292,00 0 2 54 ALORRA

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

TI-09 TIEBASKO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 11,00 58,00 0 2 Z.G. BIDEAK

CALLE MAYOR, 42. TIEBAS

Zortasuna, hodiek ukituriko zerbitzuengatik

BIURRUN-OLKOZKO UDALERRIA

BI-11 OROZ ALZORRIZ, JESUS 61,00 92,00 0 0 GASA 2 249 A) ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

BI-12 IZU IBARROLA, CARLOS 62,00 94,00 0 0 GASA 2 247 A) ALORRA

AMAIURKO GAZTELUA, 43. IRUÑA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDALERRIA

TI-01 VINICOLA NAVARRA, S.A 98,00 146,00 0 0 GASA 1 152 B) MAHASTIA

TIEBAS

TI-04 OROZ ALZORRIZ, JESUS 25,00 38,00 0 0 HORNIDURA 2 59 A) ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS 2,00 3,00 0 0 B) LARREAK

TI-05 VINICOLA NAVARRA, S.A 9,00 117,00 1 4 HORNIDURA 2 58 A) PINUDIA

TIEBAS

TI-07 OROZ ALZORRIZ, JESUS 77,00 115,00 0 0 GASA 2 55 ALORRA

CALLE MAYOR, Z.G. TIEBAS

TI-13 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 30,00 44,00 0 0 EURI URA 2 Z.G. BIDEA

KARLOS III.AREN ETORBIDEA, 4. IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F0513440