71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

469/2005 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, 2005erako "Irurtzungo Zainketa Zentroaren errepide eta autobietako zola kontserbatu eta berritzeko" lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan horiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko modua: Irekia/enkantea.

_Gehieneko gastua: 600.000 euro.

_Egiteko epea: 3 hilabete.

_Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko ekainaren 28a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 848 423624 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Contrataciones

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko uztailaren 5eko 12:00etan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 6an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-k, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), 2005erako "Irurtzungo Zainketa Zentroaren errepide eta autobietako zola kontserbatu eta berritzeko" izeneko proiektua eta lanak prozedura irekiaren eta enkantearen bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz. Unitate bakoitzaren prezio guztiak (ehunekoetan) .................... merkeago izanen dira.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0513874