71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

165/2005 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Kultura zuzendari nagusiak emana, 115.000 euroko gastua onesten duena, "Nafarroako Jaialdiak: Erriberriko Antzerki Klasikoa" programa Kultur Ekintza Zerbitzuaren bitartez gauzatzeko lanak kontratatzeko; halaber, kontratazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen agiriak ere onesten ditu.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuak lizitaziorako dei egiten du, ondoko baldintza orokor hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: "Nafarroako Jaialdiak: Erriberriko Antzerki Klasikoa" programa Kultur Ekintza Zerbitzuaren bitartez gauzatzeko egin beharreko lanak bere gain hartuko dituen enpresa hautatzea.

_Tramitazioa: presakoa.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 115.000 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: aurtengo uztailaren 4tik abuztuaren 14ra bitarte.

_Klausulen agiriak: Interneteko www.navarra.es orrian (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak) edo Kultur Ekintza Zerbitzuan (Navarrería, 39, Iruña, tel: 848 424679), bulegoko egun eta ordu baliodunetan.

_Proposamenak aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Proposamenak aurkezteko tokia: Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren erregistroko bulegoan (Navarrería, 39, Iruña), ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuak ezartzen dituen bulegoetako edozeinetan edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan ezarritako tokietan.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: adieraziko den tokian eta egunean eskaintza ekonomikoa daukan kartazala irekiko da, jendaurreko ekitaldian.

Iruñean, 2005eko ekainaren 10ean._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0514115