71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

78/2005 FORU DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta 2005. urterako lan eskaintza publikoa aldatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zenbait departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrak direla, gaur egun esleiturik dauzkaten helburuetara moldatzeko. Proposatutako aldaketek ez dute gastuen aurrekontuko I. kapituluan gehikuntzarik ekarriko.

Kontu-hartzailetzak adostasun txostena eman du.

Horrez gainera, departamentu batzuek adierazi dute beharrezkoa litzatekeela plantilla organikoan hutsik dauden lanpostu batzuk modu finkoan betetzeko deialdiak egitea. Aurrekontuetan badago lanpostu horietarako behar den adina diru.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta 2005eko maiatzaren 30ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:

Bat._Ondotik adierazten diren lanpostu hutsak amortizatu egin dira. Lanpostu horiek dotazio ekonomikoa badute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan:

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Menpeko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa; plantilla organikoan 1529 zenbakia.

Hezkuntza Departamentua:

Giza Baliabideen Zerbitzua.

_Administrari laguntzaileak. Hiru lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak; 33373, 36358 eta 36359 zenbakiak plantilla organikoan.

_Atezain lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa; plantilla organikoan 31412 zenbakia.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Administrari laguntzaileak. Bi lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak; 36565 eta 37441 zenbakiak plantilla organikoan.

_Menpeko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa; plantilla organikoan 32533 zenbakia.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua:

Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusia.

_Zaharberritzaile lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa; plantilla organikoan 32939 zenbakia.

_Laguntzaile lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa; 33445 zenbakia plantilla organikoan.

Bi._Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzea. Lanpostu horiek dotazio ekonomikoa badute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan:

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Artxiboko arduradun lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa; plantilla organikoan 7583 zenbakia.

Hezkuntza Departamentua:

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Tafallako "Marqués de la Real Defensa" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37452 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Iruñeko "Cardenal Ilundain" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37453 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Irurtzungo "Atakondoa" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37454 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Garesko ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37455 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Lodosako "Angel Martínez Baigorri" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37456 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Mendabiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia eta ikastetxe publikoarekin batera; plantilla organikoan 37457 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Vianako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia eta "Ricardo Campano " ikastetxe publikoarekin batera; plantilla organikoan 37458 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia; plantilla organikoan 37459 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Iruñeko "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37460 zenbakia.

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoa, Tuterako "Elvira España" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37461 zenbakia.

_Atezain izateko bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D mailakoak, Erronkariko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari eta Garraldako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiak; plantilla organikoan 37462 eta 37463 zenbakiak.

_Atezain lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialari atxikia; plantilla organikoan 37451 zenbakia.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua:

Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusia.

_Goi mailako teknikari zaharberritzaile lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa; 7584 zenbakia plantilla organikoan.

_Delineatzaile-ofizial lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa; 7587 zenbakia plantilla organikoan.

Hiru._Unibertsitateko erdi mailako tituludunen bi lanpostu huts sortzen dira (Aurrea hartzeko diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikiak; 7585 eta 7586 zenbakiak plantilla organikoan.

Atal honetan plantilla organikoari eransten zaizkion lanpostuak finantzatuko dira Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak, indarra duen gastuen aurrekontuan, aldi baterako kontrataziorako ezarrita duen diru kontsignazioaren kargura.

2. artikulua. Handitu egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2005erako enplegu publikoaren eskaintza, martxoaren 7ko 58/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, gehitu egin baitira, foru dekretu honetako 1. artikuluko bigarren atalean sortzen diren administrari laguntzaileen hamar lanpostu Hezkuntza Departamentuari atxikiez gainera, Nafarroako Zerga Ogasuneko beste lanpostu hauek:

_Kudeatzaileak. Hiru lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak; 1294, 6462 eta 6928 zenbakiak plantilla organikoan.

_Erdi mailako teknikariak (BEZ). Hiru lanpostu huts, B mailakoak, aldizkako lan araubide finkokoak; plantilla organikoan 4243, 4244 eta 4246 zenbakiak.

3. artikulua. Aldatu egiten da urriaren 18ko 318/2004 Foru Dekretuaren eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko plantilla organikoko zenbait lanposturi ordainsari osagarriak esleitzen zaizkie), laborategiko laguntzaile teknikoak C mailako lanpostuen zerrendan sartuta.

4. artikulua. Aldatu egiten da apirilaren 14ko 78/2003 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko), Herri Lan Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Plangintza Bulegoko burutzarako finkatutako betebehar berariazkoak kenduta (gaur egun Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiari atxikia).

5. artikulua. 1. Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko), Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoko burutzari A edo B maila esleituta, betebehar berariazkorik gabe.

2. Halaber, aldatu egiten da eranskin hori bera, ondotik aipatzen diren mailak eta betebehar berariazkoak ezarrita Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko burutzarentzat eta Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko burutzarentzat:

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: behar den titulazioaren jabe izatea, Aurreneurri Zerbitzuen Erregelamenduan ezarritako espezialitate eta diziplinetakoren batean goi mailako eginkizunetan aritu ahal izateko.

6. artikulua. 1. Euskarazko 3. jakite-maila esleitzen zaio 7456 zenbakia duen lanpostuari, zeina Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko administrari laguntzaileari baitagokio, Institutu horretako Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari atxikitzearen ondorioz.

2. Euskarazko 1. jakite-maila esleitzen zaio 37437 zenbakia duen lanpostuari, zeina Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko fisioterapeutari baitagokio, Iruña-Altsasu eskualdeari atxikitzearen ondorioz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Bigarrena._Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Tuteran, 2005eko maiatzaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0513525