71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1226/2005 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 18an emandako 966/2005 Ebazpenean egindako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT-EDU izateko 93 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat eman zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 18ko 966/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EDU izateko 93 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat eman zuen. Ebazpen hori 2004ko maiatzaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 58. zenbakian.

Izangai bati esleituriko lanpostuaren plantilla zenbakian akats bat gertatu denez, zuzendu egin behar da.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 18an emandako 966/2005 Ebazpenean egindako akats bat zuzentzea. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT-EDU izateko 93 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat eman zen. Hau dioen tokian: "Ana María Bas Sáinz andreari, lanpostu huts bat (65126 plantilla zenbakia) Tuterako Osasun Barrutian.". Hau behar du: "Ana María Bas Sáinz andreari, lanpostu huts bat (64126 plantilla zenbakia) Tuterako Osasun Barrutian."

2. Ebazpen hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat, eta azaldu den zuzenketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 23an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0513644