70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

612/2005 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez izendatzen dira Jesús Bariain Arregui jauna, Andoni Albéniz Bratos jauna eta José Ignacio Andueza López jauna, hurrenez hurren, epaimahaien mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile eta, hala bada, bai hautapen-batzordeena ere; karguok Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketako deialdietakoak dira eta orobat maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak bereganatu ahal izateko prozeduretakoak.

Hezkuntza kontseilariak, otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdia onetsi ditu.

Seigarren oinarriaren 11.3 atalaren arabera, mahaiburu-koordinatzaile bat eta mahaiburu-koordinatzaile bat izendatzen ahalko dira eta, behar izanez gero, presidente-koordinatzailearen eta idazkari-koordinatzailearen ondokoak, hautapen prozesua egoki izapidetu eta epaimahaien edo, hala behar denean, hautapen batzordeen lana errazteko; Hezkuntza Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunak izanen dituzte.

Giza Baliabideen Zerbitzuak hautapen prozesua behar bezala gauzatzeko, ondoko izendapen hauek proposatu ditu: Jesús Bariain Arregui jauna eta Andoni Albéniz Bratos jauna, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari atxikiak, mahaiburu-koordinatzaile eta mahaiburu-koordinatzailearen ondoko, eta José Ignacio Andueza López jauna, maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioa eta behin betiko destinoa Barañaingo "Alaiz" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan duena, idazkari-koordinatzaile.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 22ko 382/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jesús Bariain Arregui jauna, Andoni Albéniz Bratos jauna eta José Ignacio Andueza López jauna, izendatzea, hurrenez hurren, epaimahaien mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile eta, hala bada, bai Hautapen Batzordeena ere; karguok Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketako deialdietakoak dira eta orobat maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak bereganatu ahal izateko prozeduretakoak.

2. Jesús Bariain Arregui jauna, Andoni Albéniz Bratos jauna eta José Ignacio Andueza López jauna, hurrenez hurren, epaimahaietako mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile baitira, Hezkuntza Departamentuak gomendatzen dizkien eginkizunetan jardungo dute, hautapen-prozesua zuzen burutzeko, honako hauetan, besteak beste:

_Deialdi honetan ezarritakoari jarraikiz, prozesuaren garapen egokia zaintzea.

_Izangaiak kalifikatzeko epaimahaiak eta, hala bada, hautapen-batzordeak osatzen dituzten kideen izendapenean esku hartzea.

_Epaimahaiko kideen abstentzio edo errefusatzeetarako arrazoiak aztertzea eta Hezkuntza eta Kultura Departametuko Giza Baliabideen Zerbitzuari onarpena edo ezespena jakinaraztea.

_Kalifikazio-epaimahaien eta, hala bada, hautapen-batzordeen irizpideak zehaztu eta bateratzea.

_Hautapen-prozesua osatzen duten probak egiteko lekuak erabakitzea eta epaimahaiei jakinaraztea, izangaientzako deialdiak behar bezala egin ditzaten.

_Kalifikazio-epaimahaiei eta, hala bada, hautapen-batzordeei hautapen-prozesua behar bezala burutzeko baliabide materialak eskura jartzea.

_Kalifikazio-epaihamaietan eta, hala bada, hautapen-batzordeetan oposizioaldiari eta lehiaketaldiari dagokienean sor daitezkeen zalantzak argitzea eta ebaztea, bai eta Giza Baliabideen Zerbitzuak lehiaketaldiaren balorazioari buruz aurkezten dituenak ere.

_Giza Baliabideen Zerbitzuari izangai hautatuen zerrendak bidaltzea, bai eta epaimahaiek eta, hala bada, hautapen-batzordeek aurkeztutako dokumentazioa ere.

3. Interesatuek maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusten dituen konpentsazioak jasoko dituztela adieraztea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 18an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0513083