70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

153/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, María Puy Aldaz Pérez andrea, Diruzaintza Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestaldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa zer departamenturi dagoen atxikirik eta bertako titularrak izendatuko dituela bitarte baterako atalburuak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txosten hori eman du. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoetako eta haren erakunde autonomoetako langileria arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera,

AGINDU DUT:

1. María Puy Aldaz Pérez andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko Diruzaintza Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko maiatzaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 23an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0513326